( Ion Andoni Martinez Escobar
(*Erredakzioan euskeratua) ) Bai! Intsumiso deklaratzen dut nire burua Udal honen aurrean. Herri honetako bizilagun naizen heinean, betebeharrak ditudala badakit, baina baita eskubideak ere.
Askotan salatu izan dut Ave Maria parkearen inguruko zikinkeria eta trataera falta. Hilabeteren ondoren, ez dut aldaketarik sumatu, berdin jarraitzen du. Udal honek ez al du zerbitzu lokalik? Dagokidan zerga ordaindu behar dut; baina zerbitzu falta ikusita, ez al dut dagokidan zergaren parte proportzionala pagatu behar?
Ordenantza Fiskaletan, IBI zergari ezartzen dioten araudiaren aurrean ere intsumisio deklaratzen dut nire burua. Urte hasieran jaso nuen IBIa %50eko igoerarekin ordaindu behar nuenaren abisua. Zegokion erreklamazioa egin nuen. Handik askora, erantzuna jaso nuen; egindako eskaerei ezetz esan zidaten.
Etxebizitza hutsa dut, salgai, baina ez dut saltzea lortzen. Lehen etxe horretan bizi ginen, baina ezintasuna duen ume bati bizi kalitate hobea emateko asmoz, etxez aldatu behar izan genuen. Berraztertzeko errekurtsoa jarri nuen, eta oraindik ez dut erantzunik jaso. Zergadunaren obligazioa zerga ordaintzea da, epe barruan ordaindu ezean, %20ko errekargua ordaindu behar baita.
Ez naiz inongo alderdi politikoetako kide, beraz, ez dut idatzi hau manipulatzerik nahi batzuen eta besteen helburuetarako. Nire nahi bakarra da sentitzen dudan atsekabea azaldu eta herri honetan dagoen interes falta zabaltzea. Eskerrik asko politiko jaun-andreak! Egiten ari zareten gestio sozialari esker, pixkanaka-pixkanaka gainbeheran dijoa guztia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!