Etxebizitzak

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 17a, 02:00

( Joan Sánchez Bolet ) Espainiako Estatuak be­reiz­garri bat badu: pisu partikular asko izatea, eta alkilerreko gutxi. Bataz beste, alkilerreko etxebizitzak %17 inguru dira, Europar Batasunean %30etik gora direnean. Horregatik zalantzan jarri beharko genuke, Hernaniko Udalaren programa berria, 156 etxebizitza egitekoa, eta horien %80 li­break. Berez, guztiz beste era batera egin beharko litzateke; alegia, berriz erabiltzeko moduan jarri beharko lirateke Hernanin hutsik dauden 1.000 etxebizitzatik gora, Alkiler Soziala martxan jarrita. Gainera, horietatik zati bat bideratu beharko litzateke beren etxeetatik kalera­tzen dituzten familientzat, epe motz edo luzean. Ho­rre­tarako falta den bakarra da, borondatea eta ausardia politikoa, baina dudarik ez herritarren onurarako izango li­tzatekeela. (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!