Ehun ta Ehun berrehun! Gora Astiarra!

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 25a, 22:38

( Bego Zuza Zabalegi Hernanin Zero Zabor ) Apirilaren 2an martxan jarri zuten Astigarragan hondakinak gaika biltzeko sistema berria: atez-ate biltzen hasi eta hasi eta berehala %85,5 gaika biltzeko gai izan dira. Duela hilabete batzuk Asti­garragaren usainari buruz idatzi nuen, Hernanin Zero Zabor taldearen izenean. Minduta idatzi nuen. Astigarragarekin dudan mai­tasun harreman horrek pol­tsak balkoietatik zintzilika ikusteak mugitzen duen tristura sentimendutik. Hernanin 3 urtez frogatuta genuen sistema. Emaitzak ezagunak ziren… Orain, zer esan... Hernanin baino are emaitza hobeagoak lortu dituztenean? Oso pozik gaudela Asti­garra­gako jendeak, zailtasun guzti horien gainetik, lortu duelako errefusa %14,5era gutxitzea. Astigarragak ere, Hernanik eta Urnietak bezala, errauste plantaren mamua gainean izan zuen. Ondoren Zubietara bidali zuten errauste planta, baina Astiga­rra­gak lortutako emaitzekin errauskailuaren mamuari ateak ixten dizkio. Ez genuen nahi Astiga­rragan edo Hernanin Errauste Planta­rik, eta ez dugu nahi ez Zubietan ezta Txingudin ere. Horregatik hartzen dira konpromisoak, eta Astigarragak konpromiso horri, tinko heldu dio. Astigarragako udal agintariek erakutsi duten ingurumenarekiko konpromisoarengatik zoriondu nahi ditugu. Eskerrak eman ere Zero Zabor taldearen inguruan, milaka argudiorekin lortu dutelako pixkanaka-pixkanaka Astigarragako jendea Zero Zabor bidean jartzen. Ez al da hau une egokia Asti­garraga, Hernani, Usurbil, Orendain... errefusa hondakinen %20ra jaistea lortu dugun herrietako udalek elkar hartu eta UEMA berri bat sortzeko? Zaborrak murriztu ditugun herrien UEMA? Hondakinetan ondo ari garen herrion elkartea? Maiatzan gaude, eta Astiga­rragako balkoiak loretan daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!