Esaera bat bada: «Alabate que nadie te alaba»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 10a, 22:02

( Andoni Amonarraiz Gomez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Izenburuan laburbiltzen da asteartean Bilduk Atez Atekoari bu­ruz emandako prentsaurrekotik atera daitekeen ondorioa. Zabor­te­gi edo erraustegiaren arteko eztabaidak bere abiapuntua galdera honetan dauka: Zer egiten da errefusarekin? Eta Atez Ate­koa edo 5garren edukiontziaren arteko eztabaidak bere abiapuntua galdera honetan dauka: Nola biltzen dira hondakinak? Beste behin, Bilduren Udal Gobernuak nahastu egin nahi du Atez Atekoaren eta 5garren edukiontziaren arteko eztabaida, erraustegia sartuz eta eurek proposatzen dituzten zabortegiei buruz ezer esan gabe. Atez Atekoarekin Hernanin 3 urte egin ondoren, ulertzekoa da Bilduk sistema honen eraginkortasun eza erraustegiarekin tapatu nahi izatea, esanez, ingurumenerako ikaragarria dela. Dena dela, ez dute azaltzen zein koste izango lituzketen zabortegi horiek, alde ekonomikoan eta ingurumenean, ezta horiek legezkoak diren edota ze udalerritan jarriko diren. Agian horietako bat gure herriko harrobian jarri nahi dute. Atez Atekoa babesten dutenek badakite 3 urteren ondoren eta ezagutuz zerbitzuaren kostua eta emaitzak, ez dagoela arra­zoirik sistema hori manten­tzeko eta zabaltzeko. Bildu­ren bu­­ru­gogorkeria besterik ez da. Sis­te­ma garesti, deseroso eta zikina da eta 5garren edukiontziarekin ba­ino kilo gutxiago bil­tzen di­ra, `za­bor turismoa´ baita­­go. Eta ez de­za­gun ahaztu, 75.000 gipuzkoar aur­ka daudela. Atez Ateko­ak liskarretara ga­ra­matza, neurri ga­be­ko gastuetara eta argi geratu da be­­rriz, Ezker Abertzaleak nahi duela herriak dena onartzea, bai edo bai. Atez Atekoarekin eta 5ga­rren edukiontziarekin, leku berdina behar duzu hondakinen­tzat etxe­an: papera, ontzi arinak, bei­ra, organikoa, pilak, olioa eta erre­fusarentzat, hain zuzen. Des­­­berdintasuna da, 5garren eduki­ontziarekin egunero atera ditzakezula hondakinak, eta bilketa, ka­mioi batekin eta langile bat eta erdirekin egiten dela. Atez Ate­koa­rekin, berriz, 16 langile behar dira, 3 kamioi eta Garbitaniako bulegoetako langileak (Norbai­tek pentsatu al du zergatik Ezker Abertzaleak elkarte publiko hau sortu zuen San Markosek dagoeneko zerbitzu hori eskaintzen bazuen?). Uste dut argi dagoela zein den sistemarik garestiena eta bakoitzak pentsatu dezala zein den arrazoia Bilduk Atez Atekoarekin jarraitzeko. Utzi ezazue herria beldurtzeari erraustegiaren kontuarekin, defendatu ezin daitekeena defendatzeko asmoz. Jarraitzaile leialek ezik, ez dizue inork sinesten. 2011n, Atez Atekoaren aldeko botoak erreferendum gabe: 4623 (Bildu eta Aralar). Atez Atekoaren alde erreferendumarekin, behin martxan jarri ondoren: 300 (EB-B). Atez Atekoaren aurkakoak eta erreferendumaren aldekoak: 4717 (EAJ-PNV, PSE, H1 eta PP). Matematikek ez dute engainatzen...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!