LOMCEren garai zaharrak bueltan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 28a, 02:00

( Imanol Intxauspe Arozamena ) Kaixo lagunak: Maiatzean onartuko da legea eta 2014/15 ikasturtean jarri nahi dute martxan. Ni harrituta nago LOMCE­ren aurrean dugun lasaitasunarekin. Uste dut jendea zain dagoela ailegatzen denean zer itxura eta kolore daukan ikusteko. Esango dizuet: itxura, monstruo beldurgarri batena da eta kolorea, oso beltza. 30 urte egingo dugu atzera ikasturte bakar batean. Zein gu baino hobeto gure biloben, iloben, lagunen eta geure seme-alaben eskubideak eta etorkizuna defendatzeko? Orain da garaia geurea defendatzeko, baina ORAIN. Batzuetan, besteen arazoak direla iruditzen zaigu eta LOMCE gure arazoa da, modu batean edo bestean, bakoitzak bere etxean daukana. Zaplas­tekoa jaso eta gero, alferrik izango dugu negar egitea. Entzun al diezue gurasoei edo aitona-amonei Frankoren garaiko eskolako istorio politik? Nik ezta. Bada, gertu daukagu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!