Artisau azokak

Kronika - Erredakzioa 2012ko aza. 24a, 01:00

( Zikuñaga Armendariz Illarramendi Gabiltza Gipuzkoako Artisau Elkartearen izenean ) Asteburu honetan Hernani Errotzen taldeak (Nabarral­dek) azoka erraldoi bat da­kar produktu desberdinak eskainiz. Azoka honen atzetik, beste enpresa bat dago: Pega­sus. Zeinek azo­ka me­diebal eta tematikoak antola­tzen dituen artisau hitza erabiliz. Honek, nahasketa sor dezake, postu gehienak ez baitituzte betetzen artisau izateko behar diren minimoak. Postu gehienak sal-erosketako postuak besterik ez dira. Gu Gabiltza Gipuzkoa­ko Artisau elkartekoak ekitaldi honekin ez gatoz bat. Enpresa honi eta antzekoei, artisautzari laguntzea, interesatzen zaien azkena da. Artisau-azoka hitza bortxatu dute, alde batetik, artisau izatearen minimoak kontutan hartzen ez dituztelako, eta bestetik, hainbat herritan artisau-azoken lekua ordezkatu dutelako. Be­raien helburu bakarra azoken hedapena da, m2ko dirua jasoz, multinazional filosofi gisa. Aste bete barru Atsegin­de­­gi plazan XXXIII. Pablo La­sa Hernaniko Artisau azo­ka ospatuko da, gu Artisau azo­ka honetako antolatzaileak gara eta Gipuzkoa mailan ere beste Artisau azokak antola­tzen ditugu. Artisau garenez, beste azoketan par­te har­tzen dugu Euskal He­rri mailan zein Euskal Herri­tik kanpo. Ar­ti­sau azoka hauetan parte hartzeko hainbat ziurtagiri eskatzen dira artisaua zarela baieztatuz. Euskal Herriko Artisau gehienek saiakerak egin ditugu ekitaldi hauen kontra egiteko sinadurak bilduz, eta Gi­­puzkoako udale­txeetara es­kutitzak bidali ditugu. Iru­ditzen zaigu Hernaniko udaletxeak ez digula kaso handirik egin eta Kultur saileko ekintzak ez dituztela ondo baloratu. Zentzugabe­koa de­ritzogu Hernanin aurten, bi ekitaldi hauek bata eta bestea hain epe laburrean egiteari, konfusioa sortzen duelako eta, guretzat, artisauontzat oso kaltegarria delako. Eskutitz honen bidez, Hernaniko herritarrok uler­tzea nahi dugu artisau azokaren izenean egiten diren ekitaldiak desberdintzea zein garrantzitsua den. Non kon­tsumitzen du­gun jakinaraziz. Bukatze­ko, abenduaren 2an Atseginde­gin egingo den Hernaniko Artisautza Azo­ka­ra gonbidatzen zaituztegu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!