( Angel Olaran Esnaola ) Bihotz onez egindako gauzek, berez diren hori baino balio gehiago hartzen dute, eta indar gizatiar eta jainkotiarraren iturri dira. Ganges ibaiari buruz esan ohi da, bere ura zikina izan arren, ez dela infekzio kutsakorren iturri. Izan ere, Fedeak eta bere jarraitzaileen energia positiboak uraren molekuletan aldaketa eragiten du.
Era berean, hemengo jendearekin elkartasunez urtero antolatzen duzuen ekimen hau, graziaren iturri da Jainkoagan sinesten dugunontzat, eta energia positiboaren iturri da sinesten ez dutenentzat.
Hausnartzera gonbidatzen zaituztet urriaren 3tik 7ra bitartean egingo diren topaketa horien garrantziari buruz. Lehen begiratuan, elkartasun bazkaria eta jardunaldiak dira, baina sakonago hartuz gero, ekintza horiek senidetzen gaituzte gizarteak baztertu duen munduarekin.
Urria hasierako jardunaldi horiek, sistemaren aurkako protesta dira, mota honetako bazkariak eta ekintzak antolatzera derrigortzen gaituena senide ez diren horien inguruko kontzientziazioa zabaltzeko. Eta aldi berean, erantzun bat da, xumea izan arren, zuek sortua dena; botere ekonomiko eta politiko gutxi duzuenona. Txiroen aldeko keinu txiki bat. 2012ko albiste ofizialen arabera, 80.000 pertsona txiro hiltzen dira egunero goseagatik.
Behin Konstituzioei buruz honakoa esan nuen: konstituzio bat injustua da gizarteko kasta indartsuak egiten dituen lapurretak eta milioika euroren kudeaketa txarra onartzen baditu, eta aldiz, zigortzen badu beharrak eraginda, bere familia elikatu ahal izateko elikagaia bereganatzen duena. Nahiz eta euro gutxi batzuk izan.
Gainera, ahula dena zigortu eta aberatsari babesa emateaz gain, Konstituzio horrek %60 baino gehiago murrizten baditu goian aipaturiko 80.000 pertsona horientzako diru laguntzak, orduan oso krudela da.
UNESCOk, 2008an, urgentziaz eskatu zien munduko lurralde aberatsei urtero 50.000 milioi dolar emateko munduko gosearekin akabatzeko. Aipatutako lurralde aberatsek erantzun zuten, larrialdi deialdi ura bidezkoa izan arren, lurralde guztien artean ez zituztela horrenbeste milioi. 3 urte eta erdi pasa ondoren, lurralde horiek izan dira bankuei laguntza moduan 5 bilioi dolar eman dizkietenak.
Kopuru horiek ez diete garrantzia kentzen antolatu dituzuen jardunaldiei ezta zuen keinuari.
Eskerrik asko.
Jainkoak bedeinka zaitzatela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!