Banketxeak erreskatatu ditzagun

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 21a, 02:00

( Ion Andoni Martinez Escobar (*Erredakzioan euskeratua) ) Banketxeak erreskatatu
ditzagun

Ume askok bezala, gure se­meak Izar Libreta Betizu Klu­ba zuen. Bertan zeuzkan pixkanaka pilatu zituen aurrezki txikiak; gurasoek, osaba-izebek, aiton-amonek... eman­dako pagetatik aurreztutakoak. Eta ilusio haundia egiten zion entitatera joan eta aurrezki horiek ingresatzeak.
Zoritxarrez, orain dela bi hilabete utzi gintuen. Azken aldian behin baino gehiagotan joan gara entitatera libreta baliogabetzera eta bertan dagoen dirua ateratzera. Oraingoz, atzerapenak eta entitateko departamentu ezber­dinen arteko kontsultak besterik ez ditugu izan.
Gaur, ia hiru aste pasa direnean, esan digute bere dirua ateratzeko, Oinordetza gaineko Zerga aurkeztu behar dugula, gu izanik bere oinordeko legalak.
Aipatutako Zergaren tramiteak egiteko, entitateei eskatu behar diegu libretaren Saldoaren Ziurtagiria, bere heriotzaren momentukoa. Eskaera egitera joan gara, eta gure harridurarako, eskatzen digute aurretik, bai aurretik, 80 euro ordaintzeko.
Ez badugu ordaintzen logikoki ez da Ziurtagiririk izango eta Ziurtagiririk gabe ezin dugu aurkeztu Oinordetza gaineko Zerga Foru Ogasunean. Horren ostean, argibideak jarraituz, likidazioa aurkeztu behar dugu eta orduan emango digute bere dirua.
Hemen begi bistako proba berri bat, nola ordaindu behar ditugun euren likidezia arazoak, pertsonen sentimenduekin jolasten duten bitartean eta besteen arazoetaz baliatuz aberasten diren bitartean.
Besterik gabe lotsagarria, entitate jakin batzuk Kon­tuko Saldoaren Ziurta­giri soil bat eman dezaten ordaindu behar izatea, eta beti aldez aurretik.
Nire ustez gehiegizkoa da eta bakar bakarrik aberasteko eta irabaziak lortzeko egina. Orain iada ez dago `adreilurik´.
Hainbeste kostatzen al da ziurtagiri bat ematea? Zer gertatuko litzake, esaterako, pertsona batek 50 euroko saldoa `errekuperatu´ nahiko balu aipatu bezalako kontu korronte batetik? Orduan, entitateari kontuan daukana baino 30 euro gehiago eman beharko lioke Zerga egin ahal izateko.
Jaun andreok Banketxeak erreskatatu ditzagun, gure zerbitzura daude gure aurrezki txikiak babesteko eta behar dugun guztian laguntzeko.

Ion Andoni
Martinez Escobar
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!