Hernaniko kasko historikoan jaio eta bizi garen bizilagunak gara: gure ikuspuntuaren berri eman nahi dugu eta bide batez, `Ondoloin´-ekoei erantzun.
Txotx denboraldia zoriontzen dugu eta bisitan etortzen diren guztiak, gure kulturaren parte baita eta aldi berean, herriarentzat diru iturria da. Adibidez: gazteek eta ez hain gazteek lan gehiago dute extra bezala lan eginez tabernetan, sagardotegietan, okindegietan, taxietan, autobus zerbitzuetan... pena da lan asteburuetan bakarrik izatea eta hiru hilabeteko epean, eta bizi dugun garai honetan solidarioagoak izan behar dugu eta besteengan pentsatu, horiek ere lan egiteko eskubidea dute bizi ahal izateko, bestela langabeziako zerrendetan egongo lirateke. Ah! zergak ere ordaintzen dituzte.
Ez dugu alde batera uzten jendearen emana eta festa guztiek dakartena. Zenbait pertsonen ekintza inzibikoak, heziketa arazoaren ondorio direla uste dugu eta hortik heldu behar dela, baloreetan heziz. Horregatik, aglomerazio arazoak hasi zirenetik (zenbait urte lehenago), kaltetutako alderdi guztiak biltzen dira festa honek sortzen dituen ondorioak ahalik eta txikienak izateko: ideiak eman, WC gehiago jarri, garbiketa, eta udaletxetik (Marian) kaltetuen arteko konbibentzia ikastaro bat eman. Azken batean, lan egiten da urtetik urtera hobetzen joateko asmoz, kaltetutako parte guztien eskubideak kontuan hartuta.
Egia da hasi zenetik alde askotan hobetu dela. Eta konturatzen gara bide asko dugula egiteko, baina lan eginez eta gogoz, beti herri honentzat onena nahi izanda. Pixkanaka, pixkanaka... lortuko dugu!!!