Urtarrilaren 7an denok Bilbora, presoen giza eskubideen defentsan, euskal presoak Euskal Herrira

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 3a, 01:00

( Jesus Uzkudun Illarramendi Erabaki plataforma politikoa (*Erredakzioan euskeratua) ) ETAk hartutako erabakiak, mehatxuak eta biolentzia utzi eta bide politikoen alde egiteak, giza eskubideen defen­tsan laguntzen du eta bakea eta elkarbizitza lortzeko baldintzak hobetzen ditu, baita Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea edota autodeterminazioa lortzeko bidean ere. Egoera honetan, bake prozesua indartzeko, herritarren mobilizazioa inoiz baino beha­rrezkoagoa da, presoak gerturatzeko, Parot legea indargabetzeko (biziarteko kar­tzela zigorrera kondena­tzen ditu lege honek) eta gaixo dauden presoak askatzeko. Giza eskubideak errespetatzearen alde gaudenon eta biolentziaren aurka egin dugunon mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoa da Rajoyren Gobernuari presio egiteko eta pausoak emanarazteko Aieteko Akordiori jarraituz eta giza eskubideak eta eskubide demokratikoak defendatuz. Erabaki, hausnarketarako eta politika arloan eragiteko kolektiboa da, Ezker Batua­ren krisitik sortu dena, eta urtarrilaren 7an Bilbon egongo da bere indar guztiekin. Hori horrela, dei egiten diegu mobilizazioan parte hartzeko, ezkerrekoak diren euskal eragile sozial, sindikatu eta ekintzaileei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!