Naparra, izan zarena zarelako!

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 28a, 22:11

( Pili Irastorza Eizmendi eta berarekin egondako hainbat gazteren izenean ) Naparra, izan zarena zarelako!

Atzo gertatu izan balitz bezala iruditzen zaigu baina,
25 urte pasa dira dagoeneko. 25 urte, zu gabe bizitzen, eta zuk utzitako hutsunera nolabait egokitzen.
Zurekin pasatako denbora nahiko laburra izan arren, sakona eta aberasgarria izan zela aitortu behar dizugu.
Gogoratzen 86. urteko uztailean Errefuxiatu eta Iheslarien martxan elkarrekin bizi izandakoak?... Hantxe zeunden zu... Borrokan beti gure ondoan, hernaniar gazte asko izan ginen bertan, eta une gogorrak eta latzak pasa izan arren, uste dut denok gorde­tzen dugula oroimen gazi-gozo sakon bat.
Gozoak, eta maitasunez gogoratzen ditugu zurekin konpartitutako momentuak. Egunez tentsioak eta beldurrak gailentzen gintuen gehienetan, baina berehala lortzen zenuen lasaitzea zure broma eta alukeriekin; (piper mina, tabaskoa...).
Gauez berriz egun guztiko tentsioak ateratzeko erremedioa bilatu genduen, PARRANDA alegia!!! Ze gertatu zen esnatu eta oinetako guztiak faltan bota genituen egun hartan?
Ikaztegietan gogoratzen zara, nahikoa egurtu eta gero banaka banaka eta 20 metroko distantziarekin joan behar izan genuen ez dakit zenbat kilometroan, eta gainera, soinean genituen kamixeta subersibo guztiak ibaira botarazi zizkiguten... eta zu parrez lehertzen... holako bizipenei ere alde ona biltzen zenekien, ez zenuen parekorik...
Gozoak gogoratzea erreza izan da, baina tamalez guzti hau eta egun gutxietara, uztailak 28ko arratsalde partean hain zuzen ere, iritsi zi­tzaigun espero ez genuen albiste triste beltz hura. Zure zai egon ondoren, eta Jarki inguruan ginela, emakume bat udaltzainekin inguratu zitzaigun:
-¿Le conoceis?
-Ez da posible, ezin liteke!
-A muerto electrocutado!
Naparra Abarzuzakoa; urtero gogoratzen zaitugu bertan, zure oroimenez elkartzen gara nahiz horrek gure bihotzetara trixtura ekarri.
Zurekin emandako pasarteak gogoratuz, trixtura hori, une goxo eta lehun batean bihurtzen saiatzen gara eta zurekin bai lortu ere.
Naparra, maite zaitugu!!! Zuk gure Herria maitatzen duzun bezala.
Zu eta zu bezalakoen hutsunea, gure bihotzean, zuenganako maitasunean bilakatzen da.

Pili Irastorza Eizmendi eta berarekin egondako hainbat gazteren izenean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!