‘Txipli-txapla’ ibiltzeko igerilekuei buruz, eta bakoitzari berea esan nahian.

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 20a, 22:52

( Eusebio Lizarazu Iruretagoyena Luis Aizpurua Otamendi (*Erredakzioan euskeratua) ) Jolas igerilekuak orain gutxi zabaldu dituzte, eta beste behin, burura datorkigu 2004 urte inguruan ze tirabira izan genituen Udal Kirol Patrona­tuko Lehendakariarekin (or­du­ko hartan, Barrio jauna). Komu­nikatu haietan azpimarratzen genuen, ze diru pilak gastatuko ziren igerileku horretan, jakinda, eguraldiaren arabera, beteko zirela, edo ez. Erantzuna eman ziguten: hori omen zen jendeak eska­tzen zuena, ez genekiela kirol joera berriak nondik nora ze­biltzan, gero eta leku gehiagotan indartzen ari zen joera bati aurrea hartzen zitzaiola; alegia, kirola eta denbora pasa uztar­tzen dituzten instalazioak gero eta gehiago direla: Beasain, Ber­­gara, Legazpi, To­losa, Do­nos­tia, Eibar, eta abar... eta eredugarriena, ho­rien artean: Azpeitia. Kirola eta denborapasa. Egia da, herri horietako ba­tzue­tan, udal arduradunek as­matu dutela uztartzen kirola eta denborapasa; eta Her­na­nin, denborapasa hutsean geratu da. Hemerotekari begiratu diogu, eta Azpeitiako igerileku irekien balantzeek horrela diote: irekitzen duten 100 egunetatik, 2006an izan zituzten 37 egun eguzkitsu, soilik; 2007an 28 egun eguzkitsu; 2008an 35; 2009an 43; eta 2010ean 40, soilik. Hau da, gutxi gorabehera, Hernanikoa erabiliko zela esaten genuena. Ahaztu egin zitzaien esatea, Azpeitiakoan, erabiltzaileen %80 patronatuko bazkideak zirela, eta bazkideek dohainik dutela sarrera (hori gertatzen da beste herri guztietan ere, Hernanin izan ezik). Eta ahaztu egiten zaie esatea, Azpei­tian, igerileku irekietan bi gune dituztela, bat igerileku-irregularra, eta bestea igerileku errektangularra; azken honi tapakia edo aterpea jarri diote eta kiroldegiarekin lotu, «urte guztian aprobe­txatu ahal izateko». Horrela, azpeitiarrek 10 kale dauzkate aukeran (Herna­ni­ko bikoitza), eta 365 egunez erabili ditzakete, bai herritarrek eta bai igeriketa taldeak. Orain, EAJ-PNV eta H1 alderdiei eskatu behar diegu, Mendi Mendiyan-eko igerilekuen bultzatzaile izan zirenei, lanean hasteko, eta bilatzeko dirua, eraikuntza hori gauza erabilgarri bat bihurtzeko, bai kirolerako eta bai denborapasarako; hernaniarren beharrei erantzun diezaien. Ondo legoke, gogoratzea, zenbat diru kosta zen igerileku horiek egitea (3.200.000 €), eta urtero zen­bat dedikatzen zaion (2007/ 273.700 €, 2008/263.535 €, 2009/399.274 €, 2010/333.493 €); gainera, su­po­satzen da, horri erantsi be­har zaiola belardiaren mantentze-kostoa (ez da gutxi izango). Eta hori guztia, urtean egun gutxi batzuetan erabiltzeko. Horrez gain, eskatu nahi diegu Udaletxeko arduradunei, ahaztu dezatela kiroldegiko igerilekua anpliatzeko asmoa, berria egitea adina kostako litzatekeelako. Adibideak badaude beste herrietan. Begira dezatela beste herrietan ze inbertsio egin dituzten, eta jarri daitezela kontaktuan hango teknikoekin; konpetenteak direla demostratu duten teknikoekin. Egia da, denborak jartzen duela bakoitza bere lekuan; bitarte horretan, ordea, herritarrok ordaindu behar izaten ditugu besteek egindako astakeriak eta hanka-sartzeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!