Eman beharreko pausoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 14a, 23:13

( Iulen Lizaso Aldalur (*Erredakzioan euskeratua) ) 15M-ko akanpadetan daudenek alde egingo al lukete lana eta pisu txiki bat balituzte? Hori zioen Pedro Larreak DVn, uztailaren batean: «gaz­te horiek aspirazio arrunt hori besterik ez dute: lantxo bat, eta pisutxo bat». Iritsi diren lekuraino iritsita, eta esaten ari direnak egia badira, nik uste dut ezetz. Egia da, baita ere, gazte horiek lantxo bat eta pisutxo bat balituzte, Europako herri gehienetan bezala, orain ez liratekeela protestan ariko... Larreak galdera hauek egiten ditu: «zer nahi dute?, zeini eskatzen diote? nola ari dira eska­tzen?» Erantzunak ere berak ematen ditu; hau, nik apartatu dudana: «momentuz, bankuak (krisiaren errudun jo­tzen direnak) kanpora geratzen ari dira gazte horien erreibindikazioetatik, soil-soilik, sistema-defendatzen dutenei buruz egurrean aritzea errazagoa delako». Pedro Larrea, bankariek nahi dutena egiten dute (telefonia konpainiek bezala), legeak uzten dielako. Bietako bat: edo legedirik ez dago gehiegikeria horien kontra, edo legedia badago, eta ez da aplika­tzen. Horrela ba, zeini begiratu behar diogu? Gazte horien kontra boikot izugarria ari dute komunikabide eta instituzioek; infiltratuak saiatu dira mugimendua barrutik lehertzen, hasi Plaza del Solen, eta segi foroetan... behartuta daude helburuak ondo zehaztera... indar guztiak leku bakarrean pilatu nahi dituzte, benetan beraiekin daudenak zein diren jakiteko; ihes egin nahi zaie nahaspila sortu nahi dutenei, batzuk nahastu egin nahi baitituzte mamia eta lastoa. Herrialde demokratikoen artean, hau da erreferendumari muga gehien jartzen dizkiona. Gazte horiek eskatzen dutena da, modu batzuk jar­tzeko, herriak nahi duena bozkatzea parlamentuak legez onartu dezan. Honako lege hau aldatzeko eskatu dute Konstituziotik: 3/1.984 - 87.3 artikulua. Lege horrek hitz egiten du herriak legeak egiteko izan dezakeen parte hartzeaz. Pauso hori eman beharra dago, eta bide bakarra da, herritarrei instituzioetako atea irekitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!