Indarkeria Matxistaren Inguruan Zerk dauka garrantzia / Zerk ez

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 9a, 22:27

( Joxe Elizondo Arruti ‘Niko’ ) Zerk dauka garrantzia / Zerk ez
Joan den igandean Hernanin  drama bat gertatu zen (Rosario Roman hil zuten, muturrera eramandako indarkeria matxistaren ondorioz). Drama horren aurrean, gertaera horiek salatu eta baztertzeko Hernaniko he­rriak izan duen erantzun on eta jendetsuaren ondoren, erabat lekuz kanpo daude komentario eta zurrumurru garrantzi gabekoak (adibidez, afektatuei bu­ruzko juizioak egitea bizi den moduagatik, jaio den le­kua­gatik, edo bestelako kontu hu­tsal edo ga­rrantziarik gabe­koengatik).
Nire ustez, atentzioa beste leku batzuetan jarri beharko genuke: jarri ditzagun bideak, orain eta hemen, gizonezko ba­tzuk pentsatu ez dezaten, emakumea beraiena denik, beraien objetu bat. Erabateko gaitzespena beste pertsona ba­tzuen bizi­tza erabiltzeari. Jarraitu beharra dago gizarte eta erlazio berdintasunezkoak bultzatzen, erlazio ez zanpatzaileak. Indartu emakumeen autoestima eta independentzia. Biktimei laguntza eman eta tratu txarren kontra (gehienetan gizonen aldeti­koak) borrokatzea.
Salaketez gain, baina hauen garrantzia ukatu gabe,  badira beste lan batzuk lehen maila hartu beharko luketenak, praktika zentzugabe hauen aurka aurrera egiteko: heziketa, berdintasunaren eta tratu onen alde. Neurri prebentiboak, emakumeei babesa eta segurtasuna emateko. Bizitzeko baliabide propioak garantizatzea. Gai­tzes­pen sozial eta pertsonala zabaltzea, erasoen aurrean eta dominaziozko harremanen aurrean. Gatazkak bideratzeko indarkeriarik ez eralbiltzea... Azken batean, askatasun indibidual zein kolektibo handiagoa eta giza harreman eta afektiboak hobeak izango diren   etorkizuna irekitzen joatea..
Neska eta mutilok ez duzue goardia jaitsi behar. Azken ha­markadetan asko aurreratu den arren, atzera egiteko arriskua dago eta oraindik zer egin haundia gelditzen da. Zuen esku dago...
Eta azkenik, lehenengo egin beharrekoa izan behar lukeen arren, Rosarioren  familiakoei eskerrak eman eta nire maitasuna adierazi nahi diet une gogor hauetan azaldu duten jarrera bikainagatik, baita Chaib Azzouziren (marokoar jatorrikoa, egia esateko) jarrera ausarta eta arriskatua aitortu ere erasotzaileari aurre egiteagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!