Zenbat emakume gehiago galdu behar ditugu?

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 8a, 02:00

( Loli Bello Miranda eta Chantal Blanco Aranburu ) Politiko eta epaile guztiei: zuetako inork sufritu al du biolen­tzia matxistarik? Uste dut ezetz. Jakingo genuen bestela. Ez dakizue zer den AMA gal­tzea, AHIZPA gal­tzea, eta LAGUNA galtzea. Hori pasa izan baze­nu­te, legeak aldatuak zenituzten dagoeneko. 33 ema­kume hil dituzte iadanik, urtea hasi zenetik; ez dakit zer gertatu behar duen egoera hau buka­tzeko... azkenean, hiltzea dohainik izango da gainera... Aldatu itzazue legeak, ya! Zoritxarrez, uztailaren 3an niri tokatu zitzaidan gertutik bizitzea. Txaro Román, nire laguna, hil zuten; bat gehiago hildakoen artean, eta bere alaba Yoli ia-ia; eskerrak Chaid aingeru hori ondoan pasa zela. Txarok bere 3 urteko bilobarekin gozatu zezakeen orain; gainerako bilobekin gozatzerik ez zuen izan, Andaluzian bizi zirelako. Orain ez du gozatzeko aukerarik, ez bilobarekin, ez alabarekin, ez semearekin, ez anai-arrebekin... Hiltzaile ho­rren kulpaz. Freddy, bai. Zer gertatuko da tipo horrekin? 6-8 urte ba­rruan, eta gero kalera. Hil­tzai­­le jarri dut, eta ustezko jarri beharko omen nuke; ez dut ulertzen. Gauza bakarra esan nahi dut: Txaro zen ezagutu dudan pertsonarik onena. Ez da topiko bat; hain bihotz haundia zuen, ez zitzaiola sartzen gorputzean. Bagene­kien, denok, hau pasako zela. Askotan aipatu nion, azkenean bat gehia­go izaten bukatuko zue­la, eta berak, berriz, ezetz. Aldatu egin zela eta ya ez omen zuela jo­tzen... denboraldi batez. Zergatik esaten dute denek gauza bera? Zergatik? Politiko eta juezak: erantzunik ba al duzue? EZ EZTA? Erraza. Berak atera egiten dira, legearekin kunplitu dutelako. Hau parregurea. Bukatzeko. Txaro, ez dakizu zenbat botatzen zaitudan faltan. Nola botako ditudan faltan zure ateraldi haiek. Badakit zeruan zaudela, eta indarrak emateko eskatzen dizut, maite zintugun guztioi, hau gainditu ahal izateko. Orain bakean zaude, baina ze preziotan. Beti maitatu izan zaitut, beti maiteko zaitut, eta ez zaitut inoiz ahaztuko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!