Hernani, 2011-7-3

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 7a, 23:18

( Juanra Jodar Arruiz ) Hernani, 2011-7-3 Maltzurra! Berdin zait nola duzun izena. ez zara gauza izan ulertzeko bizitza honek zer balio duen, ez zara gauza izan ikusteko ASKATASUNA maiuskulaz idazten dela, ez zara gauza izan ulertzeko inor ez dela inorena, hiltzea koldarren kontua dela eta errespetua dela erein beharreko hazia. Zer zebilen zure buruan, arma hori jaso zenuenean, zer esplikatu nahi zenuen metal horren bidez, labanaren aho zorrotzak, zu ere akabatu zintuen, labanak ez du bizitzeko balio, ez du bizia ematen, kendu egiten du ez zaitu haunditzen, ez zaitu harrotzen, makurtu egiten zaitu, ez du elkartzen, soilik, jaso duena irensten du. Ez zenuen ausardiarik izan errespetatzeko, Rosario hil duzu eta denok zauritu gaituzu, denoi hondatu diguzu bizitza zati bat. Entzun, gizon madarikatua: kalea ez da zurea, gaua ere ez. Zure gorrotoak bihurtu zaitu ezindu, erakutsi dizkigu zure baloreak, argitu dizkigu zure miseriak. Zure indarrak ez zaitu inoren lagun egingo. Rosario izan duzu argumentu bakarra, hiltzea, zure obra haundiena, herri honi bizitza puska bat kendu diozu, eta herri honek madarikatzen zaitu, behin eta mila aldiz. Izan zaitezela azkena, madarikatzen duguna. Hernani, 2011-7-4 Rosario, ez dago zu ezagutu beharrik, ulertzeko, askea zinela, zure bizitza zurea zela, zurea bakarrik, zuk nahi bezela bizitzeko, trago txikika, edo trago luzeka. Zure askatasuna zen zure bizitza bizitzea, eta ez dago ez arrazoi ez pertsona ez erokeri, hori kentzeko. Ez dago, ez oker, ez zuzen ez txuri, ez beltz, ez altu, ez baju, ezin da izan, ez setosorik, ez nazkagarririk, ez kaskaturik, ez misoginorik, ez baldarrik, ez txoriburu autoritariorik, zure odola isurtzeko. Zure lagunek, bizilagunek, konpromisoari eutsiko diogu, kaleak guretzat berreskuratzeko, askatasuna ere bai, hori baita kendu nahi izan dizutena, eta horiek defendatuta, defendatuko dugu gure askatasuna ere, eta gure duintasuna, pertsona, eta herriarena. (*erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!