( Jose A. Ameztoy Altamira
(*erredakzioan euskeratua) ) Papelera del Norteko
lurrazpiko pasabidea...
Proiektu honi buruz bi hitz egin nahi nituzke, nire ustez baduelako erremedioa. Papelera del Norte parean lurrazpiko tunela egitea oso garestia da luzera begira; ea nola justifikatzen duten.
Orbegozoko biaduktoa egin aurretik, Balantxako tunela erabiltzen zen, edo Floridako tren gaineko pasabidea. Zergatik ez erabili Balantxako tunela (ahaztuta dagoena)? Horretarako, Correosetako tunela ere trafikoari ireki beharko litzaioke (gaur egun bidegorria dago hor. Ez dut ulertzen zergatik, biaduktoan beste bidegorri bat ere badago-eta. Akaso garrantzitsuagoa al da ia inork erabiltzen ez duen bidegorri bat, Zinkoeneako kotxe-trafiko haundia baino?).
Zinkoeneatik Florida aldera hartzen dutenek aukera hauek izan beharko lituzkete: Karmelo Labakatik jaitsi, errotondaraino, eta han bi bide: Perkaiztegi eta Montevideo. Azken hori, Papelera del Norteko errotondara, eta handik, Gartzia Goldaraz aldera (Correos). Horrela, Floridatik datozen kotxeak, ez lukete Zinkoeneatik pasa beharko, eta Latsunbe-Perkaiztegitik datozenek ere ez.
Oharra: Correoseko tunelak 2 metro ditu alturan, eta beraz, 40 cm jan beharko litzaizkioke lurrari, 10 metroko espazio batean.
Oharra: Derrigorrez, Montevideo kaleak bi norabide beharko lituzke, eta baita Eroski-Agustinatako kaleak ere.
Oharra: Benta Berriko trenbide azpiko tunela ere erabili egin behar da, Zinkoeneari trafikoa kentzen diolako. Luzatu egin behar da, Florida kale azpitik, bolatokian ateratzeko.
Oharra: Latsunbetik Zinkoeneara datozen kotxeek, ezkerretara egin behar dute, orain eskubira egiten duten gisara.
Jose A. Ameztoy Altamira
(*erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!