Omenaldia igandean da, arratsaldeko 19:00etan Tilosetan
Urte bete pasa da Kontxi Santxiz hil zela, Hernanin manifestazio batean parte hartzen ari zenean Ertzaintzak kargatu ondorenean. Askatasunak prentsa ohar batean salatu du bai Santxiz eta baita egun haietan hil zuten Berruetaren inguruan ere egon den ixiltasuna eta Santxizen kasuan “Gasteizko politikoek egia ezkutatzeko egindako saiakerak”. Talde honek gaineratu du, Berruetaren familiak erasoak eta mehatxuak jasan dituela.
Omenaldia, igandean
Urteurrena dela eta, igande honetan, hilak 20, omenaldia antolatu dute Tilosetan, arratsaldeko 19:00etan. Orain urte beteko gertakari haiek ere salatuko dira omenaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!