Lau urte oparoak

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 13a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola )

Lau urte oparoak

Zoragarria izan da Bilduren garaipena eta pozgarria oso Udal berriaren osaketa. Giro honetan aurreko legealdian ezker abertzaleko alkate eta zinegotziek egindako lan ikaragarria eskertu nahi nuke. Krisi eta arazo ekonomikoen garai honetan, 2007-2011 legealdiko balantzea ikusgarria da eta hemen hain­bat lan gogoratu nahi ditut: - Auzoekin kezkatutako Uda­la izan dugu eta hor ditugu egindako hobekuntzak: Karabeleko igogailua, Polite­na parke berria Etxeberrin, La Cumbre, Antziola eta Zi­kuñagako auzoen urbanizazio berriak, eta Etxeberriko lehen fasea, Ereñotzuko apaiz etxearen egokitzea, Ave Maria parkea… - Euskara eta euskal kultura lehen mailan jarri duen Uda­la izan dugu. Gure kul­­tur­aren pizgarria izango den Kultur Gune berria lehentasunen artean jarri dute; Kultur Etxeko ikastaroetan, antzerki zikloetan euskarako eskaintza areagotu da, Eus­kal Jaiak berreskuratu dira, Musika ziklo berriak sortu dira… - Etxebizitzari buruz esan, lehen urratsak eman direla alokairuzko udal etxebizi­tzak lor­tzeko, orain hiru dira bai­na laster Txantxillako bes­te zor­tziren bat gehituko dira eta AMRko orubean beste do­zena bat lortuko dira. Gai­ne­ra esan, Txantxillako eta AMRko Babes Ofizialeko Etxe guztiak Hernaniko he­rri­tarrentzat izatea bermatu de­la. Sagastialden berriz, Uda­­lak tramite lanak azkartu ditu eta horrela, ekainaren 29an, 162 etxebizitza zozketatuko dira hernaniarren artean. - Zerbitzu sozialak handitu dira: Eguneko zentroaren plazak handitu dira, etxez etxeko zerbitzua zabaldu eta azkenean, nahiz eta Foru Aldundiak bere konpromiso ekonomiko guztiak bete ez, Zaharren Egoitzaren zabalkundea amaitu da eta bertan 12 etxebizitza tutelatu berri egokitu dira. Lanean aritu zareten ezker abertzaleko alkate eta zinegotziei, eskerrik asko.

Mikel Arrieta Iraola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!