( Mikel Arrieta Iraola ) Garai hauetan denda edo negozio berriak irekitzea pozteko albistea izan beharko luke. Bada ez. Ezin hala izan. Beste behin ere euskaldunak irainduak eta baztertuak sentitu behar dugu.
Hain zuzen ere, Hernaniko Gudarien plazan eta Kale Nagusian ireki diren GAES eta ORANGE negozioen jokaera ezin izan da izan lotsagarriagoa. Denda horietan euskara ez da inon ageri. Bai kanpo eta barruko errotulazio, informazio eta propaganda osoa gaztelania hutsean daude.
Egoera honen aurrean uste dut herritarrek dugula zeregin nagusia. Egoera hauek salatu behar ditugu bai instituzioen aurrean, bai komunikabideetan eta baita ere negozio horietan bertan. Azken finean bai herritar gisa, bai kontsumitzaile gisa gure eskubideak zapalduak izaten ari dira. Animo eta ekin horretan!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!