Amatxo bat naiz.

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 5a, 02:00

( Rexu Olazabal Peñagarikano ) 4 urte hauetan udaletxean la­nean aritu zareten Alkatea eta zinegotzi batzuei eskerrak eman nahi dizkizuet. Be­ne­tan lan bikaina egin duzue.

Noiz egon da Hernani horrelako txukun? Bide­go­rriak, parkeak, igogailua, he­rri barruan ibiltzeko lasaitasuna kotxe gutxirekin...

Oztopo asko izango zenituztela uste dut ibilbidean, baina behar beharrezko gau­za bat izan duzue: AUSARDIA.

Nere sentsazioa da alderdikeria alde batera utzita, herri hobeago bat egiten saiatu zaretela. Bejon­dei­zue­la.

Pena bat bakarra daukat, ezin duzuela jarraitu. Berriro es­ke­rrak, eta musu haundi bana.

Rexu Olazabal Peñagarikano

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!