Afonia Hernaniko taldeak lau abesti grabatu berri ditu Hernaniko lokalean, Aitor Valium soinu teknikariarekin.
Afonia Hernaniko taldeak lau abesti grabatu berri ditu Hernaniko lokalean, Aitor Valium soinu teknikariarekin. Lau abesti hauekin single bat atera nahi dute orain, biniloan. Lau abestietatik bi euskeraz dira, eta beste bana gazteleraz eta ingelesez. Kronikak jakin ahal izan duenez nahasketak eginak daude dagoeneko eta orain grabazioa Txekiara bidali dute masterra plastifikatzera.
Bestalde, gaurtik aurrera martxan egongo da afonia taldearen web gune berria: www.afonia.net. Bertan taldeari buruzko informazioa agertzen da eta abestiak deskargatzeko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!