Aurten 20 urte, eskerrik asko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 29a, 12:14

( Josu Arrieta Iraola Osiñagako Jai Batzordearen izenean ) Aurten Osiñagako Jaiek hogei urte betetzen dituzte. Hogei urte antolatzen, lan egiten, eta elkarrekin ondo pasatzen. Jaiak antolatzeko eta ospatzeko lagun askoren laguntza izan dugu: sponsorrak, Udala, bertsolariak, diseinatzaileak, errifa erosleak, e.a. Baita bertara elkarrekin Jaiak ospatzera etorri direnak ere, ezin ditugu ahaztu. Guztiok, elkarrekin Osiñagako Jaiak ondo pasa ditugu, eta aurten ere, maia­tzaren 28an, ekainaren 4an eta 5ean, berriro, elkarrekin izango gara. Guztiagatik, ESKERRIK ASKO!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!