Hernaniko EAJ-PNVtik, itxaropenez

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 28a, 22:46

( Andoni Amonarraiz Gómez (*erredakzioan euskeratua) ) Azken lau urteetan gutun asko idatzi ditut, eta bertan saiatu naiz gauzak argi esaten, eta errea­litatea zein den jakinarazten. Gutun honekin ere horixe nahiko nuke. Bilduk lortu du gehiengo osoa. Emaitza hori, legegintzaldi honetan pasatako guztia eta gero, ez zuen inork espero Hernanin. Zorionak. EAJ-PNV Hernaniko bigarren indar politikoa bihurtu da, eta %75 igo da aurreko hauteskundeetatik; 994 bototik 1.731ra. Emaitza horiek adierazten dute ondo ari garela lanean, eta pixkanaka hernaniarrak konben­tzitzen ari garela egiten dugunarekin; eta, bide horretan jarraitu behar dugula. Jakitun naiz eta jabetzen naiz, gobernu taldeak gehiengo osoa duela, baina espero dut jokatzeko modua aldatu egingo dutela; aldatu egingo dutela herria eta udala gobernatzeko modua. Al­datzea espero dut, eta solidaritate eta elkarlan gehiago egitea es­pe­ro dut oposizio eta hernaniarrekin. Azkenik, EAJ-PNVtik eskerrak eman nahi dizkizuegu botoa eman diguzuen guztioi eta garbi izan ezazue lanean segiko dugula, Hernani eta hernaniarren alde. Animo. 1.455 egun geratzen dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!