Eskerrik asko!!

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 27a, 22:31

( Axier Mingo Arruabarrena. Iñigo Olasagasti Agesta. Aritz Lujanbio Etxabe Hernaniko lehen taldeko jokalariak ) Lehenik eta behin, eskerrik beroena larunbatean zubipen egon zineten guztioi! Izugarria! Zubipe garai batean bezala ikustea, jendea zelaia inguratzen eta harmailak gainezka!! Esker ona baita ere Hernaniko Gazte Asanbladari, larunbateko jaia prestatzeagatik, ospatzekoa herriagatik egiten ari zaretena, kultura arlotik hasi eta kiroleraino! Taldea osatzen dugunok, ez genuen hitzik aurkitzen larunbatean zelaian bizi izandakoa azaltzeko, uste dut inoiz futbolean bizi izan dugun arratsik gozoena izan zela, azken finean gal edo irabaz, hori zen gutxienekoa une horietan. Zubipen gorpuztu den amets honek ordea, badu oraindik ere koska bat gehiago, eta hori hurrengo asteburuan Arrasaten jokatuko dugun partida da. Partida bakar bat da, ametsa gauza­tzeko 90 minutu. Horretarako jokalariok, larunbatean Arrasaten izateko deialdia luzatu nahi dizuegu herritarroi, zenbat eta autobus gehiago bete orduan eta hobeto!! Gogoratu autobusak jarriak direla denontzako!! Urrun samar dagoela... Baina ez al daude urrunago Hernaniko futbol taldea 3.mailan egon ziren urteak? Dena merezi du honek, denon beharra du honek! 10 urte ondoren, gure esku dago Hernaniko futbol taldea merezi duen lekuan izatea berriro ere, eta inoiz baino gehiago lan egingo dugu, inoiz baino gogorrago borrokatuko dugu txapeldun izateko!! GORA HERNANI!! GORA HERNANI!! GORA EUSKADI!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!