Jon Alzagari erantzuna

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

( Andoni Amonarraiz Gómez ) Jon Alzaga Aizpuru jauna, eskatzen dizut ez zentsuratzeko modu interesatuan nik esaten dudana, saiatuz, lortu gabe, nire irudia zikintzea. Mesedez, izan zaitez legala. Nik esan dut alkatetzara iristen banaiz, ez dela Uda­lean lanean egongo nahi bezala aukeratutako aholkularirik eta pertsonarik. Gogorarazi nahi dizut hautagai bakarra naizela hori esan duena. Horrez gain esan dut, alkateak eta zinego­tziek EUDELek esaten duena baino %10 gutxiago kobratuko genukeela. Bi printzipio horiekin, Her­naniko Udalak 600.000 euro aurreztuko lituzte legegintzaldi batean, oinarritzat hartuta 2007-2010 legegintzaldia, Ez­ker Abertzaleak gobernatutakoa. Legegintzaldi honetan, aholkularien soldatak 50.000 eta 60.000 euro artekoak izan dira urteko, eta ez dut gogoratzen zuk zerbait esan edo idatzi izana honi dagokionean. Adierazi behar dut, Ezker Abertzalea alkatetzan egon den guztietan aholkulari eta langileak izan dituela nahi bezala aukeratuta. Nik esaten dudana, mantendu egiten dut. Alkatetzara iristen ba­naiz, ez dut izango nahi bezala aukeratutako aholkularirik eta langilerik. Benetan, botoa eman behar badiozu diru publikoa ondoen gestionatuko duenari eta behar sozialen onerako erabiliko duenari, uste dut boto bat izango dudala. Eskerrik asko. Animo hernaniar guztiei, 2 egun geratzen dira hauteskundeetarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!