Hariz hari, Hernani eraiki

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola ) Gure ama jostuna zen. Gure etxean ohikoa zen hari matazak aurkitzea, hari solteak, oiha­­lak, jostorratzak… Hau­rrak ginenean kuriositate han­dia­rekin amari so geratzen ginen: hariak hilbanatu, josi, moztu, neurtu, makinarekin bigarren pasada eman… Hari ñimiñoena ere beharrezkoa zen, puntada bakoitzak bere betebeharra zuen. Eta horrelakoa da herri ba­ten bizitza, denok gara ga­rran­tzitsuak, denok gara ezinbestekoak gure herriaren etorkizuna erabakitzeko. Bakoi­tzak bere aldetik, akaso, zer edo zer egin dezake; baina in­darrak bilduta, elkar hartuta, indarrak areagotu eta ezinezkoa zirudiena ha­lako batean gauzatu egiten da. Hor dago biltzearen ga­rran­­­tzia eta aberastasuna. Ba­koi­tza hangoa edo hemengoa gara, norberak bere lehentasunak ditu: ama lurra defenda­tzea, independentzia, Euskal Herria sozialista lortzea, Euskal He­rria euskalduna izatea, gizon eta emakume askeen gizartea bermatzea… Herri honetan ko­lore anitzak ditugu eta de­non artean herri honen mataza osa­tzen dugu. Denon artean egunez egun Euskal Herria osatzen dugu. Bide horretatik eraikitzen da herria, bide horretatik eraikitzen da Hernani. Horretan datza Bil­duren lehen garaipena. Bildu abertzale ezberdinen eta ezkerreko jende anitzaren adostasuna eta elkarlanaren isla delako. Bigarren garaipena Maia­tza­ren 6an izan zen eta or­du­an elkarrekin erantzun ge­nuel­a­ko PP eta PSOE garaitu genituen. Bide horretatik ja­rraituz, denok biltzen bagara maiatzaren 22an berriz irabaziko dugu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!