( Mikel Elosegi Olazabal ) Joan den maiatzaren 8ko Kronikako aleak Hernaniko alkategaiei egindako elkarrizketak zekartzan eta atez ateko sistema hizpide izan zuten denek. Bertan jasotakoaren arabera, Atez Atekoaren aurka azaltzen diren guztiek 5. edukiontziaren alde egiten dute eta esaten dute, aukera badute, sistema hori ezarriko dutela Atez Atekoa kenduta.
Elkarrizketan denek aipatzen dute, eta bestela beste noizbait aipatu izan dute, 6000 sinadura baino gehiago bildu zirela galdeketa bat eskatuz eta Udalari aurpegiratzen diote sinadura horiei jaramonik ez egin izana. Hasiera batean izugarrizko garrantzia duten sinadura horiek, berehala mespretxatzen dituzte. Egiaren jabe izango balira bezala jokatzen dute. 5. edukiontzia ezartzeko garaian ez al dituzte ba aintzat hartu behar sinadura horiek? PPk soilik planteatzen du galdeketa egitea. Zeinek eta PPk!
Atez ateko sistema ezartzerako kontsulta egin behar zen, baina eurek ezarri nahi dutenerako ez dute kontsulta beharrik. Sinplea izatea iruditzen zait kontsulta eskatuz sinatu zuten guztiak Atez Atekoaren aurka daudela esatea. Sinplea iruditzen zaidan bezala alderdi bati bozka ematen dioten guztiek alderdiaren planteamendu guztiekin ados daudela pentsatzea ere.
Besteen planteamenduak galdeketa behar dute, baina beraienak direnean zertarako jendearen iritzia eskatu? Horrela ari dira erraustegia eta gainontzeko proiektuak (AHT bat aipatzearren) egiten. Hauek herritarrei galdetzeaz komeni zaienean gogoratzen dira!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!