Iker Goenaga Gubiari

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 15a, 23:04

( Iñaki Arratibel Olaziregi H1! hautagai burua Hernaniko EAko kide ohia ) Berriz ere errepikatuko dut lehengo idatzian esandakoa. Bil­duren zerrendan ez dago Her­naniko Eusko Alkartasu­na­ko gizon emakumerik. Zu, Donos­tiako afiliatu bat, Her­naniko ze­rrendan ager­tzeak ez zaitu bihur­tzen Hernaniko Eusko Alkarta­su­na­ko kide. Bestalde, tristea da Hernani be­­­za­lako herri batean urte askotan Eusko Alkartasunaren alde lan eta aurpegia eman dugunoi eskain­tzen dizkiguzun irain eta ´loreak`. Jakin ezazu zu, Donostiko EAko afiliatu bat, Hernanin ez­ker abertzalearen lan zikina egiten ari zarela ikusteak, urte askotan Hernaniko Eusko Alkartasu­nako afiliatu izan garenoi lotsa sentiarazten digula. Bukatzeko, gomendio bat, ez zaitez nagusi berrien aurrean hain morroi izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!