Amonarraizek alkatearen soldata igo nahi du, besterik badio ere

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 13a, 23:36

( Jon Alzaga Aizpuru ) Lau urteotan Andoni Amo­na­rraiz makina bat aldiz saiatu da herritarrok leloak bagina bezala lezioak ematen. Kanpainan ere antzera jarraitzen du, baina tartean besteenaz gaizki esaka ari­tzea promesa faltsuekin atondu du, gauzak argi esan gabe. Joseba Egibar aldamenean zuela aurkeztu zizkigun bere asmoak EAJren hautagaiak agintaldi berrirako, gure botoa eraman nahian. 5 ardatz dituela esan zuen, bat gastua murriztea eta alkatearen eta zinegotzien soldatak Eudelek proposatutakoa baino % 10 txikiagoa izatea. Horrela irakurriz gero, benetan aurreztearen alde dagoela di­­rudi, baina justu kontrakoa adierazten du, alegia egun alkateak kobratzen duena baino %27 gehiago kobratzeko asmoa due­la, eta beraz bere lehen erabaki­en artean bere soldata igotzea izango lukeela alkate izatera iritsiz gero. Hori horrela esateko ausardiarik ez eta gezurretan ari zaigu. Horren adierazle datuak: egungo alkateak urtean 38.433 euro irabazten ditu, Eudelek proposatzen zuena ia %40 jaitsi bai­tzuen. Amonarraiz jaunak 52.500 euro inguru irabazteko asmoa du alkatetzara iritsiz gero, alegia Marian Beitialarrangoitiak baino 14.000 euro gehiago urtean. Garbi dago, Andoni Amo­na­rrai­zekin Udalak gehiago gastatuko du, ez herritarrei zerbitzua ema­ten, bere soldata ordaintzen baizik. Hala egin behar duela us­te badu sikiera esan dezala gar­bi, egia ezkutatzen lanik hartu gabe. Zorionez, herritarrak ez gara inozoak eta badakigu bozka nori eman. Gauzak ondo, Udalak dirua herritarren beharretara bideratzen jarraituko duen alkatea izango du, nik behintzat harentzat botoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!