Iñaki Arratibelen eskutitzari, erantzuna

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 12a, 02:00

( Iker Goenaga Gubia )

Non dago Hernaniko EA? Dio Hernaniko EAkide ohi batek.

Berak ondo jakin beharko luke non dagoen Eusko Al­kartasuna, batipat betiko to­kian dagoelako eta orain, alderdia sortu zen momentuan bezala, abertzaleen arteko elkarlanaren eta bakea lortzeko bide guztiak azter­tzearen alde dagoelako. Hori da EAren apostu argi eta garbia; soilik bide politiko, demokratiko eta bakezaleak erabiliz, Euskal Herriari da­go­kion erabakitze eskubidea bermatzen duen eta Euskal Herrira normalizazio politikoa eta g­atazkaren konponbidea ekarriko duen aukera bakarrean. Hor dago Eusko Alkartasuna eta hor daude Hernaniko Eusko Alkar­tasu­naren hautagai eta afiliatuak.

Arazoa, patrikak ondo be­te­ta zituztenean eta poltronak mantentzearren, Eusko Alkartasuna utzi, eta orain nora doazenen ez dakitenen bu­ru­an dago. Adierazgarria da nor­bait aurkezteko momentuan ere EAko kide ohia dela esan beharra!

Maiatzaren 22tik aurrera titulu hori soilik geratuko zaie, ez baitute ez soldatik, ez eserlekurik, ez alderdirik izango.

Aldiz EAk bere horretan jarraituko du eta Hernaniko EA ere bere horretan mantenduko da. Gora Eusko Alkartasuna! Aurrera Bildu! Bildu dezagun Hernani!

Iker Goenaga Gubia
Hernaniko Eusko Alkartasuna

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!