Decathlonen euskararik ez

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 11a, 02:00

( Peio Egaña Sarobe ) Maiatzaren 5ean jaso genuen gure postontzian, Decathlon Do­nos­tiako dendaren liburuxka bat publizitate gisa. Egia esan, nekagarria ez ezik iraingarria ere bada enpresa ba­tzuek behin eta berriro euskaldunoi erakusten diguten errespetu falta, sei orrialdeko publizitatean, ez baitute hitz erdirik ere euskaraz adierazi. Nonbait ez zaie errentagarria egiten publizitatea euskaraz egitea. Es­trategia ezberdinak erabil­tzen dituzte honelako denda handiek bezeroak erakartzeko, eta euskararena, badirudi, ez dela aintzat hartzekoa. Bada, doazela antzarak ferratzera, guk beste nonbaiten egingo baititugu gure kirol materialaren erosketak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!