Hernaniko trafikoaren berrantolaketa berria dela eta, Berriak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuetako elkarteak honakoa adierazi nahi du:
1.- Kezkatuta gaude trafikoaren norabide aldaketek eraginda, beste auzoetako herritarrek eta bezeroak izan daitezkeenek zailtasunak izango dituztelako herriko merkataritza gunera sartzeko. Ibilbide luzeagoa egin beharko dute, horrek dakarren kutsadura ahaztu gabe, eta baliteke atzera egitea, hainbesteko zailtasunen aurrean, eta zuzenean merkatal zentru haundietara joatea, oraindik ere gehiago kaltetuz merkatari txikia, babesa behar duena eta ez oztopoak jartzea, bere lana egin ahal izateko.
2.- Konturatzen gara oinezkoei zuzendutako kaxkoa izatea idilikoa dela, bana betiere bertako sarbidea egokia bada. Kaxkoaren inguruan, baziren zeinbait orube lurrazpiko aparkalekuak egin zitezkeenak, hala nola, Atsegindegin, Zinkoenean eta Txantxillan, eta ez dira behar adina aprobetxatu. Beraz, eraiki gabe geratzen den orube bakarra, hau da, Urumea Ikastolakoa, etorkizunean lurrazpiko parkina izateko egokia dela uste dugu.
3.- Trafikoaren irteera nagusietako bat Aristizabal kalekoa izatea ez zaigu batere egokia iruditzen; izan ere, trafiko gehiegi pilatuko da osasun zentroaren aurrean eta bertara joaten dira ezintasunen bat duten pertsonak, gurasoak haurrekin... askotan kotxea ate ondoan utzi behar izaten dute eta trafiko aldaketa honekin, ezinezkoa izango da kotxea bigarren filan uztea, trafiko irteera oztopatuko baitu.
Bestalde, kaleak %8ko aldapa du eta ikastola bat gertu, eta ikastolara doazen eta ikastolatik ateratzen diren haur asko arriskuan egongo dira.
4.- Positiboa iruditzen zaigu Izpizua kalea gune urdina bihurtzea, horrek ibilgailuak txandatzea baitakar, lehendik daukan zentzua mantenduta.
5.- Txantxillatik sartzen den ia trafiko guztia Zinkoeneara bideratzen da zuzenean, eta aurretik obra egin zen Zinkoeneako trafikoa arintzeko; kontraesankorra da.
Eskatzen dugu trafikoaren norabidea lehen zegoenera itzultzea eta hartzen diren neurriak onuragarriak izatea herritarrentzat, eta merkatari, ostalari eta beste zerbitzu txikientzat.