( Jesús Uzkudun Illarramendi
*Erredakzioan euskeratua ) Lurraldebuseko Autobusen ohiko erabiltzailea izaki, ilusioa egin zidan, ordu erdiro Urumeako autobiatik doan Hernani-Donostia autobus azkar bat martxan jartzeak, izan ere, Amararainoko ibilbidea luze egiten zen. Berehala konturatu nintzen abantaila gutxi zekartzala.
Lehen, Bilbora doan autobusa hartzeko, 3/4 lehenago ateratzen nintzen Hernanitik, ordu erdiko bidaiarekin, gehienetan ezinezkoa izaten baitzen garaiz iristea.
Lanzaderarekin, Amarara iristen ari naizela (Pio XII), Bilboko autobusa alde egiten ikusten dut eta ordu erdi itxaron behar izaten dut. Berdina gertatzen zait Bilbotik Amarara bueltatzen naizenean, Urumeako autobiatik badoan autobusa ikusten dut. Beraz, hurrengoari itxaron behar, ibilbide luze eta kurbaz josia egiten duena, alegia.
Ez da logikoa Donostiatik Bilbora joateko 70 minutu behar izatea eta 45 minutu pasatzea aurretik eta ondoren, Hernanitik ateratzeko edo Hernanira iristeko. Konexio intermodal eskas honek ez du kotxearen erabilera murrizten, beraz, jarrai dezatela trafiko istripuek eta kutsadurak.
Urumeako autobiatik ibiltzen den autobusak kontuan izan beharko luke lurraldearteko autobusen intermodalitatea, Gipuzkoan Lurraldebusen erabilera bultzatu nahi bada, behintzat.
Idatzi honek hausnarketarako lagunduko diela espero dut Lurraldebusen ordutegiak eta lineak antolatzen dituztenei. Izan ere, ordutegian 5 minutu aldatzeak, intemodalitate autobusaren erabilera bultzatuko luke: garraio merkea, segurua eta ingurumenarekin jasangarria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!