Egun ona Hernanirentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 28a, 02:00

( Mikel Arrieta Iraola ) Apirilak 11 egun ona izan zen gure herriarentzat. Astelehen horretan gure herriaren hiri antolakuntza onartu zen behin betiko eta udal gobernuan dagoen Ezker Abertzalea eta Ezker Batuari esker, gure herriaren geroa, aurreikusita zegoena baino hobea izango da. Ezker Abertzaleak eta Ezker Batuaren botoekin onartu zen Arau Subsi­dia­rioen testuak, aurreko udalak utzitako aldebreskeriari hobekuntza handiak egiten dizkio eta hona hemen adibide batzuk: •Herri parkeak handitzen dira: Politena parkea, Ave Maria eta Mendi Mendia parkeak, Izpizuako parke berria, Atzieta alde osoa ere parkebihurtzen da… Guztira, herriko parke publikoen zabalera 65.000 metro karratuetan handitzen da. Hau da %50ean handitzen dira. •Urumea bailara babestu eta eraikuntzetatik libre gera­tzen da. Altzuetan egin nahi zen astakeria ezabatzen da. •Kulturgune berrirako lur zorua gordetzen da. •Hainbat auzoek dituzten irisgarritasun arazoak leun­tzeko igogailuen sarea aurreikusten da Latsunben, Lizeagan, Elizatxon… •Galarretako unibertsitate eta gune teknologiko berria ahalbideratzen da. •Aparkamendu publikoko leku berriak aurreikusten dira: Karabel, Sandiusterri, Juan de Urbieta kaleetan… •Etxeberriko komunikazioak hobetzeko trenbide azpiko bide berria egiten da, teknikoki bideragarria dena. •Oinezkoentzat bide sarea ere osatzen da esaterako Karabel-Portu bidearekin… •Etxebizitzen kopurua ahal izan den neurrian mugatu da eta udalak gehiago murriztu nahi bazituen ere 2007an onartu zen dokumentuak eskuak lotuta utzi zizkion arlo honetan. Dena den, esan beharra dago babestutako etxebizitzen kopurua handitu dela eta aurreikusitako etxeen %54a hala izango dira. •Osiñagako zerrategi ilegala lekuz aldatzea ziurta­tzen da. •Herriaren patrimonio kultulara eta ekologikoa handitu eta babesten da. Dena ezin izango da egin lau urtetan, urteak beharko dira proiektu guztiak mar­txan jartzeko, baina Her­naniko herritarrek herri orekatuagoa, berdeagoa eta humanoagoa ziurtatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!