( Erantzun gabeko
errealitateak ) Martxoaren 16ko Jasota Bezalaren egilearekin ez nago ados, bosgarren kontenedorea gehiegi baloratzen duela eta.
Nik, bere lekuan, ez nuke baieztatuko bere alderdi politikoak ez duela gezurrik esaten Hernaniko hondakinei dagokienean. Gai teknikoa da argi eta garbi, eta honi buruz informatzerakoan balorazio generikoak erabiltzen dituzte: ´oso ondo funtzionatzen dute bertan, Zarautzen antzera. Zarautzen 60 kontenedore marroi baino gehiago daude eta 4.758 familiak birziklatzen dute organikoa beren borondatez`. Kargu publiko batek dio hori, ezagutzen dituen datuak eman beharrean; ez du benetan informatzen.
´Ondo funtzionatzen dute`, ´birziklatzen dute`... Informatzeko eta egia esateko darabilen modua Carlos Ormazabal Ingurumen diputatuak erabili ohi duena da, honakoa dioenean, adibidez: ´egungo birziklatze maila altua da` edo ´ez naiz datuak ematen hasiko`.
Kontenedore marroiak duen gaitasuna 600 litrokoa da eta Atez Atekoarekin bezala, gutxienez hiru egunetik behin bildu eta garbitu behar da. Zenbat biltzen da familiako eta eguneko Zarautzen, eta zein da garbiketa eta bilketaren kostua? Datu horiek ez ematea, gezurra esatea da.
Bakarrik dakigu, zenbat familiek hartu duten konpromisoa, konposta kalitate onekoa dela eta gure dirutik 400.000 euro gastatuko dituztela 2016an gure organikoaren %10 konpostatzeko (Markel Olano)... %10a bakarrik!
Programa hori deskalifikatu egin zen Ansorenak Biohondakinei buruzko Nazioarteko Kongresuan aurkeztu zuenean, 2010eko otsailaren 15ean, Bartzelonan. 2016rako estimatutako bilketaren kostua/kantitatea erlazioa ezin da justifikatu, kontuan izanda, kopuru guztiaren %57a, gaur egun, hiru herrirena izango litzatekeela Atez Atekoa dela eta.
Zentzuzko eztabaida joko mediatikoaz ordezkatzea, gezurra esateko modu bat da. Eta bakarrik ´justifikatzen du`, interes politiko baten aldeko estrategia ezkutatzeko gogo hori: makroerrausgailu bat sortzea, eta ez berez sortu ziren bitarteko bezala erabiltzeko (nahi ez diren hondakinak desagerrarazteko), baizik eta gure hondakinekin negozioa egiteko, aprobetxatu daitekeenaren %70a deseginez.
Estefania Morcillo, gaur egun zabortegiek lurrak eta urak kutsatzen dituzte, materia organikoa masiboki lurperatzean lixibiadoak eta GEI gas toxikoak sortzen direlako. Bosgarren kontenedorearekin %10 saihesten da kutsadura hori; Austrian bezala derrigorrezko Atez Atekoaren bidez, %100. Azpiegitura haundirik gabe, teknikoki konpondu daitekeen arazoa izateagatik, politikoki bideraezina egiten ari da zure alderdia ere, Gipuzkoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!