Ia etxeferuak bota nituen!

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 20a, 22:52

( Andoni Amonarraiz Gómez EAJ-PNVko bozeramailea (*Erredakzioan euskeratua) ) Apirilaren 11ko Plenoan, Al­kateak txundituta utzi gintuen bere diskurtsoarekin; loreak, klase guztietakoak, Testu Bateratua idatzi duten teknikoei; loreak, babesa eman dien politikoei... malkoak hortxe-hortxe ibili ni­tuen, zenbaterainoko mai­su-lana egin duten ikusita... eta hara, ia-ia txaloka hasi eta etxeferuak ere bota nituen!! Ezetz, ez sinistu, broma da. Hernaniko Alkatea ez da konturatu, berak egin duena ez dela aparteko gauza; egin duena da, edozein Alkatek egingo lukeena, bere lekuan egonda: alegia, aurreko legegintzaldian idatzitako Arau Subsidiarioen Testu Bate­ra­tua egin. Dokumentu bat egin du, eta bertan biltzen dira honakoak: Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatzen dituenak, Lurzoruaren Lege berriak esaten dituenak, eta bide batez, Pisuerga Valla­dolidetik pasatzen dela aprobe­txatuta, Udaleko aholkulariak erantsitako guztiak. Dokumentu hau beste era batekoa izango zen, alkate­tzan beste alderdi batzuk egon balira, seguru. Doku­mentua egin egingo zela ere, seguru. Eta beste batzuk egindako dokumentuan trafiko aldaketa berri hauek ez zirela egingo ere, seguru; ezta La Cum­bre­ko villatxoak ere; ezta Zubipe, Landare eta Karabelgo lasaitasuna ondatuko duen trenbide azpiko tunel berria ere; eta ez lirateke zapalduko hernaniar as­koren eskubideak, kolpean, orain egin den bezala; eta abar; eta abar. Hemen ordea, ez da ezer pasa. Herriko nagusiak dira agin­tzen dutenak. Animo. 33 egun falta dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!