Koro Etxeberriari

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 18a, 02:00

( Iñaki Arratibel Olaziregi Hamaikabat alderdiko zinegotzia ) Txakur kakak sortzen duten arazoari aurre egiteko, Udalak onartu berri duen arautegiak amorrazioa sor­tzeak ez gaitu harritzen. Hamaikabat taldeak ez du sekula okurrentzi hau onartu, eta kaleko mobilizazioak hasi baino lehen, kontrako iritzia kaleratu genuen. Bat egiten dugu txakur jabeei eskatzen zaien ADN proba salatzearekin. Oku­rrentzi honek ez du arazoa konponduko. Okurrentzi ho­nen aurrean, alderdi politikoei egiten diezun kritikan, alde bozkatu zutenak ahaztu zaizkizula uste dugu. Astakeri honen aurrean lehen erantzunkizuna aldeko botoa eman dutenek daukate, Ezker Abertzaleak eta Ezker Batuak. Hilabete eta erdi barru udal hauteskundeak izango dira. Alderdi ezberdinak izango duten jarrera ezagu­tzea komenigarria da. Oraingoz alde eta kontra daudenak zeintzuk diren ezagutzen ditugu. Zuk daukazun kontrako iritzia ezagututa, lan egin beharko zenuke aurkeztuko diren bi alderdi berrien (Bildu eta Aralar) jarrera ere kontrakoa izan dadin. Ziur gaude, zure eta gure jarrerarekin, datorren legealdian ADNa derrigortzen duen araudia atzera botako dugula.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!