Aintzane Ezenarro:``Aralarrek akuilu lan eraginkorra egin nahi du``

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 9a, 02:00

Aralar alderdia hauteskunde propaganda banatzen aritu zen ostegunean Hernanin. Bertan egon ziren Ernesto Merino hernaniarra (Gipuzkoako zerrendan 15garren hautagaia) eta alderdi honetako zerrenda buru den Aintzane Ezenarro ere. Azken honek, beraien programaren eta ideien berri eman zion Hernaniko Kronikari.

Giza eskubideen aldekoak, abertzaleak eta ezkertiarrak, maila berean Lehenik eta behin Aralarren hauteskunde programari buruz galdetu diogu Aintzane Ezenarrori eta berak esan digu oso zaila dela hitz gutxitan dena laburtzea: ``Aralarrek hiru hanka nagusi ditu. Alde batetik giza eskubide guztien aldekoa da. Bestetik ezkerrekoa eta abertzalea. Denak maila berean defendatzen ditugu``. Aralarrek ezker-eskuin dialektika berreskuratzearen aldeko apustua egin nahi duela adierazi digu zerrenda buruak: ``EAJ-EA oposizio gabe aritu da orain arte, abertzale izateagatik iritsi zaizkie botuak eta guk ezkerreko izateari garrantzi berdina eman nahi diogu``.
Erabakitzeko eskubidea eta egoera defizitarioa. Ezenarroren hitzetan: ``Aralarrek ez du nahi EAJ-EA koalizioak PSOErekin erabakitzeko eskubidea jasotzen ez duen beste ezer akordatzerik eta hortan indar egingo dugu``. Bere ustetan hauteskunde hauetan ``erabakitzeko eskubidea`` dago jokoan: ``hauteskudeen ostean negoziazio prozesu bat hasiko dugu 25 urtetan lehenengo aldiz eta guk politikoki eraginkorra izango den akuilu lana egingo dugu hor``. Kanpaina nola dijoan galdetu diogunean esan digu ``berri on bat`` badagoela: ``Batasunak egon ezin izango badu ere, gizarte sektore horrek bide bat izango du EHAKrekin``, dio. Dena den, Aralarko kideak garbi utzi nahi izan du egoerak ``defizitarioa`` izaten jarraitzen duela. Aspektu sozialak eta ingurumena Aralar ez dago ados AHT eta bestelako makroproiektuekin eta horren aurrean: ``ezetz esatea bakarrik nahikoa ez dela pentsatzen dugu eta guk alternatibak aurkeztuko ditugu``, dio Ezenarrok. Legebiltzarrerako hautagaiak beste proposamen batzuk ere aipatu dizkigu: ``Eraikitzen diren etxebizitzen %50 babestuak izatea nahi dugu eta alokairu soziala gehiago bultzatu. Aitasasun eta amatasunagatik ematen diren laguntzak handituko ditugu, oinarrizko gutxieneko errenta 800 eurotara ere igo nahi dugu...``.
Aurreikuspenak Aralarrek dio indartsu ikusten duela bere burua eta 4 eserleku lortzeko esperantzak dauzka: Araba eta Bizkaian bana eta Gipuzkoan bi eserleku.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!