( Iulen Lizaso Aldalur
) Madrileko Puerta del Soleko akanpada bukatu da, indignazioak eragindako mugimendu hori mantenduz, kaduzitate eperik gabe. Modu espontaneoan sortu zen; modu naturalean, gure agintariek ekonomia ez produktiboen alde duten jarreraren aurrean, izan ere, oraindik gehiago prekarizatzen baitute desegituratua dagoen gure demokrazia hau.
Horregatik, ulertu behar dugu egunero dela maiatzaren 15a. Dei egiten diet munduko herritar guztiei eta bereziki estatu honetakoei, agintariak erreskatatzeko, merkatu libreak ezartzen dituen inposizioek bahituta baitauzkate. Lagundu diezaiegun botere finantziario inproduktiboek sortutako txantaietatik askatzen; izan ere, beraien neurrigabeko dirugosea asetzeko, ez dute dudarik egiten, gu, herritar izan beharrean menpeko gisa hartzen. Salgai dauden merkantzia bezala erabiltzen dituzte lortutako balore demokratikoak eta ongizate sozioekonomikoa, gure aurrekoen izerdi, odol eta malkoen fruituak direnak.
Bai, bai... estatu honetan, Pedro Luis Angoso idazleak ongi dioen bezala: «Ez da Espainiako kontua bakarrik, baina hemen frankismoaren herentziak inmoralitateari halako tolerantzia utzi dio eta batzuetan zaila da arnasa hartu eta bizirautea, aldi berean».
Angosok ez du bakarrik azaltzen Espainiako demokrazia prekarioa. Gizartearen eta politikaren degenerazioa eragiten duten kausen aurrean, eta erregeneratzeko formula bakarra posible dela dio: «Herri bati dirua, kultura baino lehenago iristen zaionean kondenatua dago -Sisifo bezala- berriro hasieratik hastera eta kontrako parametroetan oinarrituta berriro eraikitzera, horrekin lortuko baita zoriontasuna eta justizia».
Estatu honetan, baita ere, egia eta memoria historikoa bahituta daude, interes korporatibo batzuk jarraitzen dituzten komunikabideengatik. Instituzioei begira daude
errealitatea zabaltzeaz arduratu beharrean. Hori da epizentroa Puerta del Soleko akanpadako indignazioari dagokiona: estatu honetako gobernuaren enpatia falta eta komunikabideen solidaritate falta...
(*Erredakzioan euskeratua)