( Julia Casanellas Vilageliu
Hernaniko AHTaren aurkako taldea ) Aurreko otsailean, Adif eta Fomentoko Ministeritzako diru-goseak, Hernaniko lurrak desjabetzera etorri zirenean, etxera esku hutsik bueltatu behar izan ziren. Horrekin, alde batetik, Hernanik AHTari uko egiten diola argi eta garbi jakinarazi zuen; beste aldetik, desjabetzak bertan behera gelditzeak prozesua hilabete batzuk luzatzea eragin zuen.
Gaurko egunean, AHTarengatik zuzenean kaltetuak diren hernaniarrek beraien lurrak eta baserriak galtzeko, hurrengo apirilaren 12an, hitzordua dute. Hala ere, oraingoan, Donostian izango da.
Herriaren hitza zapaldu eta desjabetzak lapurketak bihurtu ez ezik, izapide ´deserosoak` herritik kanpora ateratzen dute. Hirira, Gobernu zibilera, gure lurretatik urrun. Han, bizitza osoko baserriko lurrak desjabetzea azkar eta ziurtatuta duten tokira, inolako oztoporik jartzea ezinezkoa den lekura. Koldarrak.
Izan ere, baserritarrekin izkutuan adostasun behartuetara iristen diren bitartean, egiten ari diren txikizioa gero eta agerikoagoa da. Hernaniko desjabetzak ikustezinak izatea saihets dezagun eta AHTari berriz ezetz esan diezaiogun.
Goizeko 08:30etan, kontzentrazioa deitzen dugu Gobernu Zibilaren aurrean, zarata ahalik eta jasanezinenaren bidez entzunak izateko. Donostin ere aurre egingo diegu.Animatu zaitez!
Apirilaren 12an, asteartea, kontzentrazioa Gobernu Zibilaren aurrean (Donostian) 08:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!