(
Begoña Ogando Oiarbide
Kooperazio Taldeko kidea
) Salam Aleikum Hernani:
Isham eta Miasha gara. Anaia-arrebak gara, 6 eta 8 urte ditugu eta palestinarrak gara, Palestina izeneko herrialde batekoak. Gaza izeneko hiri batean bizi gara, Gazako hesian, Egiptokin, okupatuak gaituen Israel izeneko herrialdearekin eta Mediterraneo itsasoarekin muga egiten du. Hemen, Gazako Franjan, milioi bat eta erdi pertsona bizi gara gutxi gora behera, eta Cisjordaniako palestinoekin batera, Lurralde Palestinarra osatzen dugu.
Zuen laguntza beharrezkoa dugulako zuei idaztea erabaki dugu nire nebak eta biok. Beste ezer baino lehen, gure egoera zaila azaldu nahi dizuegu, eta ondoren, bidali dizkizuegun mapa eta argazkiak ikusi ahal izango dituzue.
Gure historia, Palestinar herriarena, oso aintzinakoa da, baina lau urtetik hona, Israel estatua osatzen duten pertsona batzuek egiten duten kaltea dela eta, oso gaizki pasatzen ari gara. Gure lurraldea kendu nahi digute eta berea egin. Kaleak mozten dizkigute, gure etxeak okupatu, ez gaituzte bakean uzten, harresiez inguratu gaituzte... elikagai asko ez dituzte sartzen uzten, ezta ospitaleetarako materiala ere, gaixotasunei aurre egiteko sendagaiak, etxeak eraikitzeko materialak edota arkatzak eta koadernoak bezalako eskola materiala. Bizitza oso zaila egiten digute.
2008-2009ko Gabonetan, Israelgo armadak bonbak bota zizkigun gerra hegazkinetatik, gure hiria den Gaza suntsituz. Guzti honengatik, nire neba Isham eta nik, Miashak, zuek bezalako haurrak izanik, eskatzen dizueguna da, beste haur eta pertsona helduei azaltzea nola bizi garen Gazan. Laster, munduko leku ezberdinetatik itsasontziak aterako dira, hala zuek bidalitakoa jaso ahal izango duzue.
Beraz, lagundu nahi bagaituzue, eskutitzak idatzi ditzakezue, marrazkiak eta argazkiak egin, nola bizi zareten jakiteko eta gehiago ezagutu ahal izateko. Eskola materiala bildu dezakezue era berean, arkatza eta koadernoak, jostailuak eta jokoak,.. horrela, itsasontzi hauek heltzen direnean, zuen eskutitzak irakurri ahal izango ditugu, zuen marrazki eta argazkiak ikusi, eskolara materialarekin joan ahal izango dugu, eta zuen antzera, jostailuekin jolastu eta ondo pasako dugu.
Zuen laguntza eta ekarpenak asko eskertzen dizkizuegu. Ziur gaude gure bizitza pixka bat alaiagoa bihurtzen lagunduko diguzuela.
Egunen batean zuen etxera bisitan joan ahal izatea, eta zuek geurera, eta bestela, ´insha-Allàh` (jainkoak nahi badu), Gazan lasai eta zoriontsu bizi garela idaztea espero dugu.
Besarkada bat,
Isham eta Miasha
Gutun hau gizarte zibilak aurrera daraman ekimen bat dela eta idatzi dute Isham eta Miashak, Rumbo a Gaza ekimena dela eta, hain zuzen. Ekimenaren helburu nagusiak dira nazioarteko komunitateari Gazako biztanleen egoera prekarioaren berri ematea eta Gazaren blokeoa haustea.
Gazako neska mutilentzat kuaderno, arkatza eta euro bana kanpainaren barruan burutzen ari den eskola materialaren bilketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Biltzen den materiala udaberrian Gazara joango diren II. Askatasunerako Flota osatzen duten estatu mailako itsasontzien bidez helaraziko zaie.
Eskola material bilketa Apirilak 14arte Biteri kultur etxean.
Anima zaitez!!
Eskerrik asko parte hartzeagatik. Rumbo a Gaza: www.rumboagaza.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!