( Ion Azpiazu Goñi
(*Erredakzioan euskeratua) ) Lasai bizi naiz, jubilatuta, ehiza eta arrantzaz gozatzen, inori kalterik egin gabe... eta mendixkako eroa berriro erasoan. Txantxangorri elkarteko asanbladan, asmo txarreko idatzi batzuk zabaldu ditu, inolaz ere nik idatzi ez ditudanak eta hala ere, nireak izango balira bezala zabaldu dituzte.
Txantxangorriko kideoi halaxe esaten dizuet: hori gezurra da, zuzendaritzak asanbladan niri buruz esandakoa, beste behin, gezurra da. Zuek jatun onak zarete eta kontatzen dizueten guztia irensten duzue.
Maurik, presidente izanda, elkartean benetan ez zegoen dirua zegoela esaten zigunetik gaur eguneraino, egia eta egia artean, behin baino gehiagotan engainatu gaituzte. Kontatzen diguten guztia sinesten dugu eta halaxe ibiltzen gara gero.
Muñoa jauna, zu eta zure zuzendaritza taldea manipulatuak izan zarete gaixo mental bat medio eta hanka sartu duzue beste behin.
Muñoa jauna, uste duzu zure asanbladak edozer gauza zabaldu dezakeela?
Pentsatzen dut asanblada prestatzeko zure taldearekin kontsultatu zenuela.
Bada, zuk eta zure zuzendaritza taldeak ez duzue behar bezala jokatu martxoaren 27ko asanbladan idatzi batzuk niri leporatuta eta horiek zabalduta, aurretik egiaztatu gabe.
Eta bazkide bakar batek ere ez dizu galdetu asanbladan esandakoaz ziur al zaudeten?
Orain, jakinda, burutik gaixo dagoen pertsona batek erabili zaituela, zer egingo duzu? Ez ohiko asanblada bat antolatuko duzu bazkideei azaltzeko, dena gezurra dela eta berriz erabili egin zaituztela? Muñoa jauna, publikoki zuzendu eta barkamena eskatuko didazu? Nota hau iragarkien tabloian jarriko duzu zeinek kentzen duen ikusteko? Edo denak batera egingo dituzu?
Elkarteko ordezkari gisa, epaitegietan egon nahi duzu azalpenak ematen?
Asanbladan entzun ez nizunez, zure idatzia hemen irakurtzea gustatuko litzaidake Muñoa jauna.
Agur bero bat,
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!