Matxismoak hiltzen gaitu!

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 5a, 23:41

( Joxean Urdanpilleta Arruti ) Rosario Roman, Sodexo enpresako poliklinako sukaldeko langilearen hilketaren aurrean LABeko delegatuek diogu:
*LAB sindikatutik Rosa­rioren lankide guztiei eta es­presuki honen familiari gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diegu. Horrez gain alabari ustezko hil­tzaileak eragin zizkion zauriaz ahal bezain pronto sendatzearen desioa helarazi nahi dugu.
*Genero indarkeriaren es­ku­tik emakume baten hilketa berri honen aurrean gure salaketa eta mesprezu gogorrena adierazi nahi dugu.Berriro ere emakumeak baikara gizarte matxista honen biktimak, non ez diren berdintasun politika serioak eta eraginkor garatzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko.
*Bukatzeko, LABetik Euskal gizarte orori indarreko deialdi  bat luzatu nahi diogu bai mobilizatzeko eta baita ere ardurarekin jokatzeko, guztion artean honekin ORAIN bukatu deza­gun, benetako EUSKAL HERRI BERDIN BAT LORTZEKO!!!  MA­TXISMOAK BADITU MILAKA AURPEGI,AURRE EGIN!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!