Proposamena, Latsunbetik Antziolako biala aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 1a, 02:00

( Jose Antonio Ameztoy Altamira ) Denbora da, Hernaniko Uda­lean bi instantzia sartu nituenetik, Hernaniko trafikoan aldaketa batzuk proposatzen. Lehenengoa aipatzen dut hemen, 2008-08-18an sartua.  Latxunbetik Antziolarako bia­la erremediatzeko proposatzen nuen. Bialaren hasierako proiektua 2001ean egin zen. 2005ean beste proiektu bat onartu zen, eta aurrekoa aldatu. Aldaketa horren ondorioz, 3,5 metroko errepide zati bat kendu zen, nora­bide batekoa.
Aukera onena, nere ustez, bi norabideak mantentzea da. Oraingo errepide zatia mantendu, eta Bidegorria eta arbustoa kendu, bigarren errepide zatia hor egiteko. Bide­gorria bi zatitan egin, eta bialaren bi bazterretan jarri, bat alde batera eta bestea bestera.
Batetik bestera, 15 metro izango lituzke, eta errepide zati bakoitzak 3,5 metro.
Piszina sarreratik Antzio­la­ko errotondara bidean, Bi­de­go­rriaren bi zatiak bat egingo lu­kete, espaloi zatirik zabalenean.
Konpondu beharreko pa­bi­mento zati bakarra da, Er­tzainen aurreko zoru retikulatua. Horrela, zirkunbalazioa ondo geratuko litzateke.
Oharra: hasierako proiektuaren planoa udaletxeko langileak eman zidan. udal­tzain buruari proposamena egin, eta  hark esan zidan, akats horiek zuzentzeko aspaldi eskatzen ari direla, inoiz ez zuketelako horrela egin behar.  
Jose Antonio Ameztoy Altamira

(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!