Nere begi bistatik harago

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 29a, 02:00

( Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramailea ) Hasi nahi nuke, esanez, La­bra­dor arrazako zakur zoragarri baten jabea naizela, eta neure bizitzan zakur bat baino gehiago izan ditudala.
Hori esan eta gero, adierazi nahi dut, otsailean nik neuk aldeko botoa eman nio­la Animalien Ordenantza al­da­tzeko proposamenari; ho­rren ondorioz, txakurraren chiparen barruan sartu behar­ko da bere ADNaren in­formazioa. Alegazioak eta proposamenak irakurri ditut, eta neure iritzia aldatu dut.
Uste dut, ADNaren sal­tsan sartu aurretik, herritarrek proposatu dituzten irtenbideak probatu beharko genituzkeela, eta ordenantza zaharra lehengoan utzi. Hori,  isunik jarri gabe gauzak konpondu nahi baditugu, behin­tzat. Lehengo ordenantzak badu nahikoa arau, zakur kakak gutxitu arazteko, gure kale eta parkeetan. Bai bai, parkeetako kakak ere bildu egin behar dira.
Uste dut, txakurrak beti lotuta eramanez gero, zakurrak libre ibiltzeko toki ba­tzuk irekiz gero, eta zakur-kakak botatzeko ontzi batzuk jarriz gero, zakurren nagusiek gure zakurrei uzten ez badiegu umeen parkeetara sartzen, eta gure maskotei kontu egiten badiegu... uste dut ez dela beharrezkoa zakurren ADNa jakitea.
Pozgarria da jakitea, jendea batek buruari bueltak ematen dizkiola, eta beren erreflexioekin, askotan, gure begi bistatik harago ikusten laguntzen digutela.
Animo. 58 egun falta dira.
(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!