( Esther Zamora Arriaga
(Kutixi kafe dastatze eta
salmenta),
eta Maite Marin Urien
eta Ainhoa Ordoki Martin (Xarmant estetika
eta ileapaindegia)
*(Erredakzioan euskeratua) ) Beste komertzio askok bezala, guk, bi komertziok, parte hartu genuen Udalak martxan jarri zuen poltsak berrerabiltzeko kanpainan.
Parte hartzeko ordaindu behar zen kuota (70 euro komertzio bakoitzak) ordaindu genuen, eta egin behar zen lana ere egin genuen, momentuan momentuko konpromisoak onartu eta beteta.
Hurrengo urtean (2010an), gutun baten bidez (gutuna gordea dugu) Udalak jakinarazi zigun kanpainan parte hartu genuen guztiok beherapena izango genuela zaborraren fakturan. Denbora pasa, eta deskonturik jaso gabe jarraitzen genuela ikusita, instantzia bat bidali genuen Udalera beherapena eskatzeko. Erantzunean (2010eko azaroa), adierazi ziguten Udal Ordenantzaren arabera, erabaki zela deskontu hori tarifa konkretuak dituzten komertzioei bakarrik egitea; idatziz baita ere, hauen ezaugarriak bidali zizkiguten, ez ordea gure komertzioek duten tarifen ezaugarriak.
Beste instantzia bat bidali, eta kanpainan parte hartzeko ordaindu genuen kuota bueltatzeko eskatu genion Udalari, berak orduan hartutako konpromisoa ez baitzuen bete. Kanpainan parte hartzeko, kuotaz gain, borondatea behar bazen (gure ustez izan genuen), azken eskaera hau ikusita, Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga eskatu ziguten, gure enpresak zein epigrafetan izena emanda dauden jakiteko: txanpu eta kremak Estetika Zentro batean saltzea, eta kafea, kafea dastatzeko eta saltzeko denda batean saltzea ilegala al da? Hala ere, eskatutako dokumentazioa entregatu genuen (2010eko abenduan) eta erantzunaren zain jarraitzen dugu.
Bide legala kontsultatu ostean (gure aldekoa da, noski), alde batera uztea erabaki dugu, kanpainan parte hartzeak izan zuen kostua baino gehiago ordaindu beharko genuke eta. Ez dakigu arduradunek gu nekatzea edo nazkatzea nahi duten (asmorik ez dugu)… baina pasa den denbora kontuan izanda, duten inkonpetentzia agerian geratu da. Gure dirua itzuli iezaguzue, mesedez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!