Amonarraiz jauna, EAJ-PNV-ko bozeramailea,

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 22a, 01:00

( Maddi Etxeberria Galbete ) Ez dizut propaganda gehiagorik egin nahi eta nere azken eskuti­tza idazten dizut. Baina hitz ba­tzuk aurrena: Etxean zorionez, adierazpen askatasunean hezi ninduten eta badakit nire kabuz pentsatzen. Ez naiz zuen (politikarien) parametro linguistikoetan mugitzen eta ez diot zertan zuen hitz-jario antzu horri men egin beharrik. Beraz, ez itzazu nigandik xaxi-kondena parafernaliko horiek espero. Batik bat ni zuen etxean sartu ez naizelako, zuek ere nerearengandik urrun mantendu. Gure herriko historia ezagu­tzen dut eta badakit garai batean herri hau, iniziatibaz beteriko herritar berdinez osaturik zegoela (´inor ez nere gainetik, baina inor ere ez nire azpitik`). Eta badakit gaur egun ere, iniziatibaz beteriko politikariz beterik dagoela (herritarren gainetik). Herri paketsu bat izan gara, baina justiziaren mugak pasa izan direnean, badakigu ez dugula beldurrik izan horren aurka borrokatzeko. Termino ederra asmatu duzue ´bakea eta demokraziaren izenean` eta iruditzen zait, agian, aitzakia bikaina dela herria ixilik mantentzeko zuek nahi duzuena egiten duzuen bitartean. Ez dut nere raziozinioa gaur egungo status quo-ko politikariek jartzen diguzuten moldera mugatuko, jakintza eta askatasunak askoz ere zabalagoak bait dira. Beraz, nerekin jai duzue. Aurrerapena dela eta galdera erretoriko batzuk: Nortzuk definitzen dute aurrerapen hori? Horrelako makroproiektuak ez al dute herriaren erreferendum bat merezi, Europako herri aurreratuetan egiten den bezala? ala oraindik txitxinabon bezala bigarren mailako herritarrak daude? Nerabeak al gara horrelako erabaki garrantzitsu bat hartzeko? Hain beharrezkoa baldin bada AHT-a, zergaitik ixilpeka egin? Zergatik horrenbeste ´aurrerapenaren aldeko egitasmo` azken urte hauetan eta hala ere herritarren arteko errentaren banaketa gero eta ezberdinagoa (GINI koefizienteak Brasilen mailan koka­tzen gaitu)? Aurrerapena al da AHT-a eta ez hezkuntza, osasuna, kultura, bizi-kalitatea…? Enpresarien elkarteek lehen mailako politikariekin gure di­ruak xahutzeko politikak eramaten al dituzte, eta gero, bigarren mailako politikariak beraien or­dez aurpegia eman behar izan herritarrei? Zer gertatzen da au­rrerapen horren izenean izaten ari garen kalte ikustezinekin (ku­tsadurak, minbiziak, alergiak, soinuak, natura suntsiketa eta be­raren konponketa artifiziala, ezjakintasuna, gizarte-injustizia, ...)? Zergatik erregulatu behar duzue nere bizimodua, lanbidea, ikasketak, informazioa, antolakuntza, soldata, bizitokia…, au­rrerapenaren izenean? Ardan­tzak, -parke natural babestu batean txaleta egina duen horrek, denon diaruarekin museo pribatu bat egiteko baimena eman zuen horrek, torturentzako esparru hori bermatu zuen horrek, gaur egun oraindik askok eta askok euskara ez jakitearen errudun zuzen horrek-, bihotzeko bat izan eta bere etxera helikoptero publiko bat bidaltzeko? Kontutan izan beti: guk ez dizuegu ezer zor, baina zuek guri bai!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!