Oso argi utzi nahi dut inoiz ez naizela egon ez torturaren alde, ez jipoitzearen alde, ez extorsioaren alde, ezta inorri tirokatzearen alde ere, eta dirudienez Arrieta jaunak hori dudan jartzen du. Gustatuko litzaidake azken aldian gutunak idazten dituzten guztiek gauza bera esan ahal izatea.
Beste gauza bat ere esan nahi dut, askok aurrerapenaren izenean espropiazioak jasan behar izan ditugu eta gustatu gabe ere, onartu egin dugu. Aurrerapausoak ematearen alde gaude edo hobeto esanda, aurrerapauso bezala batzuk ulertzen dugunaren alde.
Orain AHTaren ordua izan da, lehenago autopistak edo beste edozein bide berrirena izan zen eta askoz ere lehenago trenbidearen ibilbidearena. Betikoak kontra egon behar dute, aurrerapenaren izenean instituzioek egiten dutenaren kontra; baina hori bai, instituzio horietan beraiek ez dauden bitartean, bestela sistemaren kontrako idazle hauentzat dena primeran dago.
Pankartei dagokienez, Arrieta jaunari esan nahi diot, herri honetan kartelak jartzea erregulatzen duen ordenantza bat badagoela. Herri honetan zigortu egin behar dela uste badugu, adibidez kakak jasotzen ez dituzten zakurren nagusiak, galdera bat egin nahi dut eta neure buruari ere galdera bera egiten diot: zergatik Gobernu Talde honek ez du zorroztasun berarekin jokatzen, erregulatzen duen ordenantzari jaramonik egin gabe, herria kartelez josten duten hauekin?
62 egun falta dira. Animo.