( Joxe Elizondo Arruti, `Niko´
) Datozen Hauteskunde Munizipaletan (2011-05-22), baina ez Foraletan, hemen bizi diren pertsona ´ez komunitario`-en parte txiki batek botoa eman ahal izango du hainbat herrialderekin sinatutako Erreziprozidade akordioari esker. Gainontzekoak, hau da, gehiengo handiena, baztertua-diskriminatua-marjinatua geldituko dira eskubide honetatik. Azken finean, lehengo egoerarekiko aurrerapen bat, baina oztopo eta injustizia berrien kontra borrokatu eta exijitu beharra dago...
´BIZILEKUA, ESKUBIDEEN GILTZA` bezala. Eskubideen (eta betebeharren) berdintasuna pertsonen bizilekua kontutan hartuta ezarri beharko litzateke (nahiz Hernanin, nahiz beste edonon) eta ez jatorri edo jaiotza lekuaren arabera. Horrela, diskriminazio hauek edota arrazarekiko, edo bestelako diskriminazio legal, politiko edo sozialak onartzen baditugu, gure bizitzetako oinarrizko auzietan beste bidegabekeria batzuk onartzen ari gara.
KANDIDATURAK HERNANIN ETA BESTE LEKU BATZUETAN. S.O.S-Arrazakeriak kanpaina bat bultzatuko du datozen hauteskundeetarako. Eta kanpaina horretan beste herrialde batzuetatik etorri baina hemen finkatuta daudenen parte-hartze eta kolaborazio handi batekin kontatu nahi dugu, hala nola Hernaniko pertsonalitate anitz eta plural baten laguntasunarekin ere.
Ekimen berri honen alderik esanguratsuena, hauteskunde garaia aprobetxatuz, gizarteari HIRITARTASUN OSO baten aldeko mezua ematea da, non kalitate demokratikoa eta kohesio soziala indartzearen aldeko berdintasunezko begirada eta eskubideak nagusituko diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!